Hernanin behia erosi du Frantzisko Xenpelarrek, baina ez dauka itxura ederra gajoak... Bederatzi puntuko neurrian idatzitako sorta umoretsua, Eñaut Agirrek abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
1.
Bertso berriyak jartzen orain naiz abiyan, predikatzera nua Euskal-erriyan; betroi bat artu nuen Ernanin feriyan, galantziya egingo zuela agiyan; tristura begiyan, beti auleriyan, ez aren premiyan nere fameliyan; Senpelarrek dakizki Errenteriyan.
2.
Ostegun joan danian amabost Ernaniñ betroiaren tratua genduen egiñ; Inaziyo saltzalle, erostuna Fermiñ, emeretzi ezkutu geniyon eragiñ; sabelian du miñ, iñork ase eziñ, artuaru muziñ, eztu nai edoziñ; atzetik biar ditu zazpi medeziñ.
3.
Informe txarrak dira orrentzat auzotik: espalda ateriya, urgun besotik; eztula ta antziya ukullo-zozotik, desterratuko nuke nik nere bototik; amarra lepotik, grilluak orpotik, makillaz ondotik jotzen det gogotik; etzaio ajolarik ezerengatik.
4.
Oraindik gaztia da: ogei ta sei urte; ernari omen ditu bost illabete; nik eztiyot igertzen, ala esan dute, gezurra baldin bada engañatu naute; aragiya aparte, ezurretan torpe, zañak dauzki fuerte, zeñek nai du merke? zikiro baten truka emango nuke.
5.
Kara iguala du aurrian ta atzian, basurdia diruri zutik jartzian; konsuelo bat daukat nere biotzian: bizirikan gelditzen bada Ilbeltzian, ori umatzian, esnia extian, gazta abatsian, gazura arratsian; belarrak gizenduko du Maiatzian.
6.
Zure arboletikan datorren loria, frutua konserbatzen pare gabia; umatzen baldin bada ai zer poderia! guardatuko diot bere onoria; orren koloria beltza ta moria, juan zaio floria, lenago obia; nere fameliyaren ondadoria.
7.
Begi bat itxua du, adar biyak motzak, krisellua diruri aren kokotzak; ikaratutzen gaitu eztularen otsak, burlaka asi zaizka elizatik ontzak; sano dauzka ortzak, agiña zorrotzak, tristura biotzak, dantzan dabill otzak; eztiyo onik egin leku arrotzak.
8.
Borroka dabillela juan zaizka adarrak, eziñ sujetaturik bere indarrak; lurrera botatzen du euliyaren kargak, talentu onak dauzka nere betroi zarrak; jendiaren farrak ez dirade txarrak; ganaru elbarrak juntura igarrak; burruntziya diruri aren bizkarrak.
9.
Nere betroiak ez du auko loalia, egunero nai ezik ogi-alia; alare eziñ jaso lepoko jualia, buruba makurtuta zerbaiten galdia; aren zaldalia ezta debaldia, gauza onen zalia, bizkotxo jalia; malezi asko duen arrantzalia.
10.
Buruba jarri zaio lurrera begira, belarriyak zintzilik ai zer segira! albaitero guziyak ikaratzen dira, zeñek sendatuko du orlako erida? bajatzen ari da irutatik bira; au nere perdira, nork nai du erdira; bañan eztet eman nai Euskal-errira.
11.
Urtiak gallendu ta ajiak azaldu, daukanak obe zuen artu ezpalu; etxetikan kanpora eziñ det bialdu, joka asten naiz bañan laister urrikaldu; aragiya galdu, larrua ona du, ezurrak onradu; frantzesak nai badu, laban-kirtenetako obe det saldu.
12.
Orra bertso berriyak Senpelarrek para, askok jakin dezala nere euskara; ustez alabatu det betroiaren kara; ukulluan eztulka pasatzen du gaba; au gure ikara, sano du ijara, guziya tripara, orlakua zara; desterratu nazazu gezurra bada.