Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Maritxu nora zoaz?

2026-03-06

Maritxu eta Bartolo iturrira bidean hasi dira ligatzen, flirtean, maite-jolasean, lore-jokoetan…
PDF
1.
(B) Maritxu, nora zoaz
eder galant hori?
(M) Iturrira Bartolo
nahi badezu etorri.

(B) Iturrian zer dago?
(M) Ardotxo txuria.
(B) Biok edango degu
nahi degun guztia.

2.
(B) Maritxu zuregana
biltzen naizenean
poza sentitutzen det
nere barrenean.

(M) Bartolo, nik ere det
atsegin hartutzen
ur bila noanean
banazu laguntzen.

3.
(B) Maritxu, lagunduko
dizut gaur mendira
ur fresko eder bila
hango iturrira.

(M) Iturri eder hortan
dagon ur garbiak
Bartolo, alaituko
dizkizu begiak.

4.
(B) Maritxu, pentsatutzen
badezu ezkontzea
lehendabiziko nitaz
oroitu zaitea.

(M) Zure mende jartzen naiz
denbora guziko.
(B) Bartolorekin gaizki
ez zera biziko.