Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Xarmegarria zira

2026-03-10

Uztaritzen (Lapurdin) jasotako maitasun kantu herrikoia.
PDF
1.
Xarmegarria zira eder eta gazte
ene bihotzak ez du zu baizikan maite.
Bertze zenbait bezala ote zira libre?
Zurekin ezkontzeaz dudarik ez nuke.

2.
Xuri-gorria zira arrosa bezala
profetak ere dira mintzo hola-hola.
Araberan bazinu gorputza horrela
irudiko zinuen zeruko izarra.

3.
Oi maitea, zatozkit plazer duzunean
nehork ikusi gabe ilunabarrean
lagun bat badukezu joaiteko bidean
hark ezarriren zaitu trankil bihotzean.

4.
“Plazer eginen duzu isiltzen bazira
haur inorantak hola tronpatzen baitira
ez da enetzat ona holako segida
bertzalde zure baitan ez naiteke fida!”

5.
Adioz beraz orai, ene arraroa
hori dela medio herritik banoa
bihotza triste eta kexuan gogoa
beti jarreikiren zait zur’amodioa.