Karidadeko Bentan, Txirrita eta Udarregi hasi dira Pello errotaria zirikatzen: lapurreta egiten omen du, behar baino irin gehiago hartuaz beretzat eta, martxa horretan, infernura joango dela... Pellok erantzuna bueltan. *Bideoan Eñaut Agirrek abestuta.
1.
Txirritak
Pellok egin omen du lenguan Pazkuaz, batzuak esan eta bestiak aztuaz; inpernuko ondarretan dantzan dabil Judas, bere konpañiyakin biboliña juaz, nik ez dizut lagunduko, nai badezu zuaz.
2.
Udarregik
Bost alper mantentze'izkik errotako trankak, zakuari kenduaz erredoblen lakak; ik jazte'itukenian diabruan prakak, inpernuko atetan a zer mutur-jokak! Pello, ixtillu gorrik ikusteko dauzkak.
3.
Pello Errotak
Laka kontu oieri nai det erakutsi: lengo lege zarrian aneako zortzi; gañerakuak berriz jabiari utzi, Pellok ez du zakuan pixurikan jetxi, zerua nai dubenak lapurreta gutxi.