Plazidak 18 urte zituela, etxeko sukaldean, adinez aurrera zihoala esan omen zion aitari eta, ezkontzeko asmoa zuenez, dotea prestatzen joateko.
Dotea ezkonberriari gurasoek ematen zioten ondasuna zen.
Joxe Bernardo aitak bertso hau kantatu omen zion:
Ezkondu behar denala, ho(r)i den baloria! Hemezortzi urte den hire edadia. Pikara, gaizki hazi, lotsarik gabia, hik aberastuko naun, lehen banaiz pobria.
2.
Eta alaba Plazidak erantzun:
Aita, zahartu ta gero garai hobia ez da, neska gaztiak ere badu bere kezka. Ilea zuriturik nobiorik ez-ta, orduan alperrik da soinua ta festa.
*Audioa eta PDF-a: "Mundu bat bertso" ikasmaterialerako sortua.