Pello Errota bertsolari ezagunaren alabak ziren Mikela eta Joxepa Iñaxi Elizegitarrak, biak ere bertsolariak. Joxepa Iñaxi Ameriketara joan zen bere neska lagun koadrilarekin, eta Mikelari idazten zizkion gutunak, bera ere joan zedin tentatuz. *Bideoan Eñaut Agirrek kontatu eta kantatua.
1.
Joxepa Iñaxi Elizegi
Nere ahizpa Mikela nik abixaturik, ez duela etorri nahi bidean bakarrik, ez det nahi eukitzea etxean negarrik, hor gelditzen bazera zeretzat alferrik.
2.
Mikela Elizegi
Ahizpa, bidaltzen dizut horren errespuesta, oraindik ni juatea segurua ezta, horrenbeste enpeñoz gelditzea gaitz-ta, akaso joango naiz mudakorra naiz-ta.