Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Pelloren astoak

2019-07-02

Pello Errota astoarekin zihoala, adarjoka norbaitek botatako bertsoa eta Pelloren erantzuna. Audioa: "Mundu bat bertso" ikasmaterialerako sortua.
PDF
1.
Pello astoarekin zihoala, norbaitek burlan bota zion:
Begi bat itxua da,
hanka bat ausiya,
ilundu ezkeroztik
ezin ikusiya,
pausajia ere
ez dauka biziya,
bere modukua da
horren nagusiya.

2.
Eta Pellok erantzun:
Anega t’erdi arto
dauzka bizkarrian,
ni bezela dijua
pauso azkarrian,
mantentzen errexa da:
jaten du larrian,
horretxek serbitzen nau
bere baldarrian.

Audioa eta PDF-a: "Mundu bat bertso" ikasmaterialerako sortuak.