Pastor Izuelari tabako eske joan zaio Pernando... Nahikoa, ika-mika pizteko! Apaizari ere ez dio erantzun makala emango, Trinitate Santuaren misterioa zortziko txiki batean azalduz. Eñaut Agirrek kontatu eta abestuko dizkigu (Larraitz, 2018-12-21). Bideoa: Anbune.
1.
Pastor Izuelak, tabakoa eskatu diola-eta...
Errondilla kaleko bigarrengo dendan tabakua saltzen dek diruaren prendan; nei librako pezta bitik bera etzidatek eman, i're juan ai da esango diek zenbatian saltzen dan.
2.
Pernandoren erantzuna
Emen ebiya ai dik, mendietan laño, ordu t'erdi badauzkak emendik etxeraño; ezpaiz azkarrago juaten onuntz etorri baño, loitan sartuko al aiz ipur-zuloraño!
3.
Apaizak galdera
Esan bear dirazu instante batean, liburutik txartela nik atera artean, nola sinisten dezun zuk zere artean daudela iru persona Jaungoiko batean.
4.
Pernandoren erantzuna
Nola sinisten dedan arrazoiarekin, orain esango diyot sagartxo batekin: usai ta saborea kolorearekin, orra iru jenero gauza bat batekin.