Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Txirrita -"Zuk hil zenuen artzaia"

2019-07-03

Gerra garaian artzain bat hil zuen gizona aurkitu du Txirritak, ostatuan. "Nik jarriko diat negarrez gizon hau, bi bertsorekin" erabaki du Txirritak. Zer kantatu ote zion hiltzaileari? Ikus dezagun Eñaut Agirre, pasadizo eder hau kontatzen.
1.
Larogei urte gainian ditu
dirudiela etsaia
orain bi hankak arrastaka ta
burua soiltzen hasia
gizarajuak badu beregan
makina bat desgrazia
ez dago garai batian bezain
arrua eta lasaia
beste munduan ikusiko du
hemen hil zuen artzaia.

2.
Kulparik gabe hustu zenion
fusileko kargazoia
gizon gaixuak asarretzia
ez al zuen arrazoia
deabru zaharrak aditzen dute
zure animan usaia
heriotzaren etor-bildurrak
estututzen du lasaia
zu baino gizon zintzogua zan
zuk hil zenuen artzaia.