Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Urumeari jarriak

2019-07-03

Urumea ibaiak askotan egiten du gainez. Uholdeei jarritako sorta da hau, Unai Agirrek berak abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoa: Anbune. Argia astekarian argitaratua.
PDF
1.
Ezkurran sortu eta
bidea badaki:
Goizuetan barrena
sartzen da aurki.
Donostiraino doa,
luzea izaki.
Ibai edo errio
zuek erabaki.
Harrien tapaki
ta zentralen jaki.
Moztu ta ebaki
mila adabaki.
Aurten makina bat ur
badaramaki.

2.
Urumea dijoa
neurritik irtenda
azken astetakoak
nola zerrenda?
Inguruko ur denak
irentsi ta benga!
Aldeginda hor dabil
handi egin zen da.
Bidea ta xenda
garaje ta denda
maite ditun prenda;
guk nola defenda!
Atea ireki gabe
bera sartzen da.

3.
Karabelgo zubitik
jarri naiz begira
–ez dakizuenontzat
hau Hernani da–.
Errioa hor dator
karga eta tira
futbol zelaian sartu
rugbykoan jira.
Beste alderdira
antzeko dizdira
txikitik handira
aldatu da di-da
baratzeak arrozal
bihurtu dira.

4.
Urumea ibaiak
baditu bi parte
diferenteak nola
hau eta Marte.
Zikuñagaz goikoa
jotzen det aparte
baina behera ditu
hamaika aldarte.
Gure estandarte
Donosti bitarte
ia etxe tarte
batean dakarte...
Zuzen joaten da baina
aspertu arte.

5.
Arkitekto, sailburu
tekniko, apaizik
arrastoan sartzeko
ez da kapazik.
Urak ez du ezagutzen
regla ta konpasik,
bide berririk edo
milagro errazik.
Ez dauka jolasik
ez dauka arnasik
ez du egin kasik
ez dakien gauzik
lehen kendutakoa
eskatu baizik.

Bertsoen iturria eta PDF-a: Argia astekaria, 2009-03-01.