Benito Lertxundiren "40 Urtez Ikasten Egonak" zuzeneko diskoa. Bideoklipa: Elkar.
1.
Zazpi mendeko gauean gaude gure lore etan sasi, irrintzi, oihu, ele ta ulu, marmario ta garrasi, haize enbata, brisa, galerna, gaur garbi, bihar nahasi, xake taularen zuri beltzetan arrats gozo egun gazi. Ai itsasorik ez bageneuka zeri so negarrez hasi.
2.
Gure zuhaitza landatu dugu amildegi muturrean, adarrak daude ertzetik haruntz; sustraiak, berriz, lurrean, bihotz esteak estu helduaz esku baten ahurrean. Bertso berriak jartzera noa bere indar laburrean, nola malko bat isuritzen den itsasoaren aurrean.
3.
Nola haizea ur azalean eguzkiaren irteran nola kaioak zorabioan itxas enbata bezperan pentsatzen nago gu ere berdin ibiltzen ez ote geran susmoa dauka gure patua itsasoa ez ote dan libre ta zabal dugu aurrean baina ezin dugu edan
4.
Heldu herria sustraietatik tira eta gora jaso jarri Kantauri aurrean eta mantendu zutik hari so ispilu hortan ikus gaitezen herriz herri, auzoz auzo zauriak gatzez itxi ditzagun malkoak urez eraso sano ta libre irla txiki bat salbatuko gara kaso
5.
Azken arnasa eman nahi nuke eguna hiltzen ari da azken arnasa eman nahi nuke bertsoak entzuten dira azken arnasa eman nahi nuke kantari nator herrira azken arnasa ematen dugu eguzkitik eguzkira azken arnasa eman nahi nuke itsasoari begira.