Esperantzarik gabeko zenbait debekatuak dezente mila galduak eta hainbeste gau bakarreko aterpe askok laugarren begiradatik betirako dirudite bazkalosteko kafeak bezain usain gozoa daukate nik zurekiko dudana ere halakoa litzateke.
2.
Nire bizitza laburra baina zein dezberdina izan den zu ezagutu aurretik eta zuk musu eman ondoren zure iparrak noraezaren lekukoa hartu zuen ta denboraren oneritziak erakusten du ondoren nire bihotza zure neurrira nola egina dagoen.
3.
Zurekin nahi dut Maxian barna karroa zoro eroan baita erantzi nahi dizkizudan prakak erostera joan bertan zaudela sentitu nahi dut ohera sartzerakoan lotsaren mugak lehertuarazi ta gehiago delakoan erloju hotsak esnatu eta zu izatea alboan.
4.
Momentu batez nire bertsoak ametsetara bidaliz zure usaiak atzeman ditut zoriona jo dut begiz hankak lurrera ekarri ditut irribarre salatariz bazkalostera itzuli eta hamar milagarren aldiz aspaldi hartu dudalakoan kafea hoztu zait berriz.