Andoni Egaña aitona xahar aberatsa da eta bere herentzia nori utzi erabaki behar du: alabari (Maialen Lujanbiori) edo-ta semeari (Sebastian Lizasori). Horretarako elkarrizketan ariko da bakoitzarekin, galdera-erantzunetan.
40 urteko aldea dute Xabat Illarregik (2001) eta Andoni Egañak (1961). Bakoitzaren egunerokoaz, kezkez, bizitzeko moduez jardungo dute, galdera-erantzunetan.
Txaber eta Onintza lagunak dira. Bidaiatzea gustuko dute eta beti joan izan dira urruneko herrialdeetara. Euskal Herria ezagutzen ez dutela-eta, aurten alderik alde zeharkatzeko plana egin dute. Bidaiaren erdi-aldera harrituta daude, ze ezezaguna zaien etxekoa.
Ipuin kontalaria da Alaia eta publikoan eserita dagoen haurra da Jexux Mari. Hasi da Alaia ipuina kontatzen eta, minutuero, komentarioak eta galderak egiten dizkio Jexux Marik: "Eta hori zergatik?", "Baina katagorriek ez dute hitz egiten...".
COVID-aren harira dauden neurriekin, Olentzerok etortzerik izango duen kezkatuta daude Onintza eta Unai. Bideo-dei bidez Olentzerorekin jarri dira harremanetan. Ikus ditzagun galdera-erantzunetan!
Puntuka galdera-erantzunak eginez, pertsonaia ezkutua nor den igarri beharko du Irati Majuelok. Jokin Altuna pilotaria da... Ea pista onak emanez laguntzen dion Ander Perezek. Jolastuko al dugu guk ere?
Andoni gastronomiako kritikaria da. Sebastianen jatetxera sartu, bazter guztiak miatu eta galdezka hasiko zaio Sebastiani, zorrotz... Ez dago ixilik egoteko txefa! Ikusi nuanean doinuan, galdera erantzunetan egindako saio ederra.
Bertsolariek publiko artera jeitsi eta lortu beharko dute norbaitek irrintzi bat botatzea, beste norbaitek 50€ko biletea ematea, eta sinadura bat marraztea bertsolarien gorputzean. Lortuko ote dute?
Bikoteka egingo dute lehiaketa. Gai-jartzaileak emango die heldulekua, eta horren inguruko ahalik eta hitz gehien esan beharko dituzte Habanera doinuan, puntuka.
Prentsan irakurritako udako albistea: familia bat hondartzan. Aitonak biloba txikiari 2-3 metroko unikornio puzgarria erosi dio; itsasoan sartzen du eta umea itsaso zabalean aurkitzen du barku batek.
Nerea ume txikia, Maialen ama, puzgarria erosi dion aitona Xabat eta Sustrai unikornioa.
Hamar urte daramate elkarrekin irteten eta nor bere etxean bizi dira. Aspaldi da Nereak elkarrekin bizitzen jartzea nahi lukela baina Maialen beti entzun du nor bere kasa bizitzeko aukeraren alde hizketan. Gaur gaia atera dio.
Pello Reparazen Mitoaroa ikuskizunak, Illunbe hiru bider bete du eta San Mames birritan beteko du. Bertsolari bakoitzak San Mamesen ze paper bete nahi lukeen esango dio Gaztelumendiri, ikuskizuna diseinatzen ari denari, eta honek erantzun hartuko duen edo ez.
2025ean Hondarribiako urrezko intsignia lortzeko finalista izan da Maria Jesus Berrotaran. 1979an herriko udaltzain izateko deialdia egin zuten; udalera izena ematera joan zen eta esan zioten emakumea zela eta izena ere ez ziotela hartuko...
Maialen betidanik bizi izan da baserrian, familia bertan hazi du. Alaia etorri da ondoko bizitzara eta goizero belazean ikusten du, ihintzetan, ortzimugara begira...
Bikotea dira eta lehen aldiz elkarrekin atera dira rallyan: Maialen bolantean eta Amets kopiloto. Beldur dira, etxeko gorabeherekin eztabaidan ez ote diren hasiko...
Betaurrekoak puskatu zaizkizu eta konpontzera eraman dituzu optikara. Dendan esan dizute zaharra konpondu baino, hobe dela berriak erostea; zuk ezetz, konpontzea nahi duzula. Itxaroteko eskatu dizute; ordubete daramazu zain.
Unaik uste du gure belaunaldiak izan dituela aukera batzuk, gure gurasoen belaunaldiak izan ez zituenak: ikasketetan, bidaiatzeari dagokionez, zaintzan... Nereari ez zaio hala iruditzen.
Pixukideak dira Iturriaga eta Pagola. Unai hipokondriakoa da. Gaur Eli etxera sartu da eta pasillo erdian etzanda topatu du Unai, larri: "37,1!" esan dio.
Mikrofono batetik, gai marroi bat entzuten duenean barrutik zer pentsatzen duen esango du Maiak; beste mikrotik, gai horri abesten dion bertsoa. Gaia: Eufidrias Aurinie tximeleta galtzeko arriskuan den harren, gero eta babestuagoa da.
Ibarzabal bakarka, 8ko txikian bertsoak kateatzen. Gaia: Bizenta Mogelen "Ipuin onak", emakume batek euskaraz argitaratutako lehen liburua izan zen eta, seguruenik, barkamen eske hasten zen lehen liburua ere bai. Nerea, zuk zertan eskatu izan duzu barkamena, hasi aurretik?
1950ean Lesakako bi neska gazte dira Maialen eta Alaia. Elkarrekin gehitxo egoten dira, gurasoen gusturako. Familia bakoitzak behartu egin du bere alaba mojen komentura sartzera. Barruan elkar ikusi dutenean, hau poza...
Udaltzaina da Maialen. Kexak jaso dituzte, hilerrian gazteak botiloia egiten ari direlako. Joan da hilerrira eta nor topatuko eta semea, Sustrai, reggaetoia dantzatzen.
1993ko Bertsolari Eguna, Donostiako Victoria Eugenia antzokian ospatu zen. Oholtzan belaunaldi ezberdinetako bertsolari gizonezko askok abestu zuten. Saio amaieran, 3 bertsolari emakume gazteri eman zitzaien txanda: Iratxe Ibarra bizkaitarra, Maialen Lujanbio gipuzkoarra eta Estitxu Arozena nafarra.
2025eko Bertso Egunean, Lesakan, Bortzirietako Bertso Eskolak aitortza egin zion Maialen Lujanbiori, Linddurrenborda sagardotegiko kupel bati bere izena jarriz. Ikusgai "Hor gu" taldeak Lujanbioren bertso zati ezagunekin eginiko popurria eta Lujanbioren eskertza katea.
Anerrek eta Oihanak tren geltokian txartelaz arazoak dituzte. Laguntza eske jo dute segurtasun agenteengana, euskaraz. Erantzun diete, euskaraz egin ezean ezingo dietela lagundu.
Urtero turistak erakartzeko kanpañak egiten dira. Hiru bertsolarioi eman diete lemak sortzeko enkargua. Lanean hasita, ados jarri dira: turistak uxatzeko lemak egingo dituzte...
Parrandan irten dira eta Amets goiz erretiratu da etxera, biharamunean mendi buelta egiteko. Patata tortilla ogitartekoa prestatu du Ametsek eta ohera sartu da. Maialenek eta Nereak, gaupasaz etorrita, dena jan dute.
Lazkao Txikik hala bota zion Artxanberri ehiztariari: "Zu beti izan zera gizon kriminala / animaliak hiltzen Jaunak egin ahala". Eta Artxanberrik erantzun: "Jainkoak ere badu nik haina delitu / nik bizirik utziak berak hiltzen ditu". Bertsoaldiari segida emango diote Mendiluze Lazkao Txikik eta Maialen Artxanberrik.
Onintza amari eskolatik deitu diote; bere alaba, Nerea, jolasorduan bakarrik egoten da. Gaur etxeratu denean, amak galdetu egin dio "zer moduz eguna?". Eta alabak "oso ondo" erantzun.
Andoni bertsokidea aurkitzeko aplikazioa da. Atzeko bakoitzak beteko du bere profila zein den appean, zer-nolako esperientziak bilatzen dituen, eta Andonik topatuko die neurriko kantulaguna.
Maialen amona, fededuna da. Lierni biloba, ez. Herriko festetan, urtero, mezara eramaten du amonak biloba. Elizan daude; Lierni ingurura begira eta barre txikitan dabil.
Doneztebeko udalean hiru langile jubilatzera doaz eta txupinazoa botako dute: Julio, udal administraria. Alaia, kiroldegiko arduraduna. Maialen, mantenimenduko langilea.
Pradalesek, inbestidura saioan, Lujanbioren hitzak baliatu zituen: "Herri hau sortzen jarrai dezagun euskaratik ta euskaraz". Gazteleraz jarraitu zuen.
Alaba bikotearekin bizitzera joan zen. Ama alargundu egin zen. Orain, alabak bikote harremana eten dela-eta, amaren etxera jo du, beretzat lekurik den galdezka.
Señora Sariketa hastear, atarian elkartu dira lau kideok: Zuazubiskar, antolaketan burubelarri dabilena. Lekuona, non dabilen ez dakien turista. Uria, batere bertsozalea ez den feminista. Aizpurua, txapelketak egonda Señora Sariketak zer zentzu duen ikusten ez duen bertsozalea.
Aurreko belaunaldiaren urratsa izan zen, ama izan ostean, etxetik kanpoko lanari eustea: lagun sarea, errealizazioa, independentzia ekonomikoa izateko. Alaia eta Oihana amak zarete; lanera itzuli ala ez, noiz, nola... Zalantzak dituzue.
Elkarrekin urte asko daramaten bikotea dira Maialen eta Julio. Argiako artikulua ahots goran irakurtzen hasi da Julio: maite zaitut esatea kosta egiten zaigu. Elkarri begira gelditu dira.
Fruta sekzioan elkartu dira. Bideo kamerek grabatu duten elkarrizketa lehorra azaldu du, lehenik, gai-jartzaileak. Orain, bakoitzak benetan sentitu/pentsatu dutena entzungo dugu...
Bertso saio espekulatiboan jarritako gaia: Orain osasun publikoak beregain hartzen ditu ebakuntza estetikoak: zoriontsu izateko. Gaur duzu laugarren ebakuntza estetikoa.
Iragarkia jaso zuen Sustraik: "Nahi duzu betiko bizi?". Programan parte hartzeko izenemate formularioa bete zuen. Gaur jaso du sakelakoan mezua: hautatua izan da. "Betiko bizi nahi baduzu, baieztatu". Bost minutu, atzera kontuan hasi dira.
Maitemindu egin dira Miren eta Unai. Mirenek 3 seme-alaba ditu, bi berak bakarrik hezitakoak eta bat bikote ohi batekin; Unaik bi seme-alaba ditu, bakoitza bikote ohi batekin. Gaur atera dute ordubete kafea hartzeko elkarrekin.
Harreman laburra izan zuten; Idoatek bikotea zuen eta Pagola txori askea zen. Gaur Idoate irakasleak gurasoekin bilera du eta, nor agertuko eta, Pagola gurasoa.
Magisteritza eginda, lehen aldiz sartu dira txikienen gelan hiru irakasleok. Idoate pozarren dago, bokazioa aurkitu baitu. Ibarzabal beldurtuta, arriskua besterik ez du ikusten. Pagola normal, beretzat lan soil bat da.
Mendiluze hil da eta bere anima berpizteko gorputz berri baten bila dabil. Bertsolari bakoitzak bere karkasaren prestazioak azalduko dizkio eta Mendiluzek erantzun, hautatua denentz.
Bi lagunak haserratu egin ziren. Adiskidetzeko pausoa emanda, elkar besarkatu dute. "Iparragirre" doinuan, puntu motzetako parentesian, barruan oraindik gordetzen duten amorrazioa irtengo zaie.
Andonik bere baserrian hotela jarri du. Auzoko bileran eskean hasi zaie Maialen eta gainerako baserritarrei: oilarra ixiltzeko, ximaurrik ez botatzeko...
Etxahun hasi da, denboraz, bere hileta prestatzen. Bertsoa abesteko ohorea nori eman erabakitzeko, galdera-erantzunetan jardungo du hiru bertsolarirekin, kopla txikian.
Sustrairen iratzargailua da Maialen. Goizero jotzean, Sustraik kolpe bat eman eta 10 minutu atzeratzen du; ostera jotzean kolpea eman eta 10 minutu atzeratu; berriz kolpea eta atzeratu...
Josu Martinezek, "Bizkarsoro" filmeko zuzendariak, jarritako gaia: eskolan euskara zigortzeko ematen ziren objektuak. Eraztuna bezala, Iparraldean antia.
Irazu semeak oraindik ez dio "aita" deitzen Unairi; beretzat Unai 3 hilean behin etxera datorren gizon hori da. Gai jartzaileak Ondarroako aita arrantzaleei omenaldi txiki bat egin nahi izan zien bertsoaldi honekin.