Josu Martinezek, "Bizkarsoro" filmeko zuzendariak, jarritako gaia: eskolan euskara zigortzeko ematen ziren objektuak. Eraztuna bezala, Iparraldean antia.
Irazu semeak oraindik ez dio "aita" deitzen Unairi; beretzat Unai 3 hilean behin etxera datorren gizon hori da. Gai jartzaileak Ondarroako aita arrantzaleei omenaldi txiki bat egin nahi izan zien bertsoaldi honekin.
Eguna libre du Ametsek, aspaldiko partez. Egin beharren zerrenda du aurrean, eta bi ahots entzuten ditu: Andoni zerrendako gauzei ekiteko dioena eta Maialen beste aldera begiratzeko dioena.
Joanes mendi lasterketan doa eta hidratazio postuan Amets ari da lanean. Elkarri begira, "hau mutil puska!" pentsatu du Joanesek; Ametsek, aldiz, "hau baldar puska!". Helmugan elkartu zarete orain.
AHTko tunela Leze txikin barrena egin dute. Euskal Herrian giza aztarnarik zaharrenak topatu diren lekua da eta zuek zarete aurkikuntza horren berri eman duten espeleologo taldeko bi kide.