Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak
Inaxi Etxabe

Inaxi Etxabe

IzenaEtxabe, Inaxi
Abizena(k)Etxabe
JaiotzaOikia < Zumaia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria < Europa (1933)
Heriotza (2020)

Biografia

"Hamaika senideko familian gazteena da Iñaxi Etxabe Oliden andrea. Senideetako hiru, bera baino zaharragoak, jaio berritan hil ziren; laugarren bat, 36ko gerran. Beraz Iñaxik zazpi anai-arreba ezagutu ditu. Zumaiako auzo den Oikian jaio ziren denak, bi bizitzako Soutz baserrian. Iñaxi, 1933ko martxoaren 26an. (...) Kantatzea beti gustatu izan zaion emakumea izaki, elizan ere kantore, isildu gabe aritzen omen zen kantuan etxeko lanak egiterakoan. Eta behizain joaten zenean beti eramaten omen zuen patrikan aitak edo anaietakoren batek nondik-handik ekarritako bertso-paperen bat. Iñaxik kantatuz-kantatuz denak buruz ikasten omen zituen. (...) Josten aritzen ziren hiru-lau orduetan hitz egin, kantatu, errezatu eta dena egiteko ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso sorta Inaxi Etxaberen erantzuna Basarriri Basarrik "Aitonaren malkoak" sortan emakumearen faltak hartu zituen hizpide. Eta Inaxi Etxabek "Basarriri erantzuna" jarri bueltan. Gertaera eta bertso haiek ekarri zituen gogora Zarauzko bertso-eskolak (2013-07-18).