Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Eizmendi Manterola, Iñaki

Eizmendi Manterola, Iñaki
IzenaEizmendi Manterola, Iñaki
JaiotzaErrezil / Gipuzkoa (1913)
Heriotza1999

Biografia

Errezilgo (Gipuzkoa) Granada baserrian jaio zen, 1913ko azaroaren 17an. Sei urte zituela Azpeitira joan zen bizitzera senitarteko baten etxera, eskolara joateagatik. Hurrengo urtean, Azken-portu taberna erosi zuen aitak eta Zarautzera (Gipuzkoa) joan zen famili osoa. Zarautzen bizi izan zen handik aurrea bizitza osoan, gerra garaiko eta ondorengo urte batzuetan izan ezik. Gerra garaian, Telesforo Monzonen bizkarzain izan zen Gobernazio kontseilaritzan, eta Eguna egunkariko kolaboratzaile aritu zen. Gerra amaiturik, 1946an, Donostiako 'La Voz de España'-n hasi zen «Mi atalaya montañera» idazten, eta ibilbide luzea egin zuen komunikazio arloan: irratia (La Voz de Guipuzcoa; Euskadi Irratia) eta kazetaritza (La Voz de España; ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Aiako Harritan Basarri 1936ko gerran, ihesi, Frantziara joan zen itsasontziz. Amak eskatuta, Zarautzera etorrialdi bat egin zuenean ordea, salatu egin zuten eta “Batallon de trabajadores”-etan sartu zuten preso: langileak esklabu lanetan edukitzen zituzten. Basarri Aiako Harrien magalean, Aritxulegiko mendi-lepoan zegoen “Batallon de trabajadores”etan eduki zuten, Oiartzundik Lesakarako errepidea eta tunelak egiten. Une gogorretan umore onari eutsiz jarri zituen bertso hauek Basarrik. Gerora, sorta hau askotan abestuko zuten Uztapide eta Basarri lagunek elkarrekin, bi ahotsetara, otordu osteetan.
Bertso jarria Gernikako txikiketa Basarri bertsolariak 36ko gerraz jarritako sorta ederra, Sebastian Lizasok abestu eta Joseba Tapiak musikatua, "Agur itxorta maite" diskoan. Bideoa: Lamiaran EH.
Bertso jarria Inaxi Etxaberen erantzuna Basarriri Basarrik "Aitonaren malkoak" sortan emakumearen faltak hartu zituen hizpide. Eta Inaxi Etxabek "Basarriri erantzuna" jarri bueltan. Gertaera eta bertso haiek ekarri zituen gogora Zarauzko bertso-eskolak (2013-07-18).