Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

"Hondarribiko Joxepa"

Izena"Hondarribiko Joxepa"
JaiotzaHondarribia / Gipuzkoa (1800)

Biografia

Ez dugu bere jaiotza datarik, "1800" jarri arren mendea adierazteko. Bere bizitza eta bertsogintzari buruz oraindik ezer ez dakigu. Bilintxek famatu eta bertsotarako gonbidatzen duen "Hondarribiko Joxepa" eta Anton Abbadiak antolatutako Bertsolari Gudu edo Lore Jokoetan parte hartzen duen "Hondarribiko neska" pertsona bakarra direlakoan gaude, eta hala jaso ditugu biografia honetan. Ikerketa lana egin nahi duenarentzat ateak irekita daude. Bilintxek bertso bidez Hondarribiko Joxeparen bertsogintza goraipatzen du, eta berarekin bertsotan egitea ohore handia izango dela ziurtatuz, gonbidapena luzatzen dio. https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/1276cc ] Patri Urkizuk Bertsolari Guduei (edo Lore Jokoei) buruz egindako azterketan, 1853ko parte hartzaileen artean "emakume bat ere heien artean ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Bilintxek Hondarribiko Joxepari eta honen erantzuna Hondarribiko Joxepaz dakigun apurra, Bilintxek jarritako sorta honen bidez iritsi zaigu: "Hondarribi aldian aditzen genduen/ dama bertsolari bat nola bazeguen/ zeinak Euskalerrian parerik ez zuen". Sona haiek egia ote ziren jakin nahian, Joxeparekin probatzera joan zen Bilintx... Joxeparen bertsorik ez zaigu iritsi, ordea, tamalez. Maialen Lujanbiok emango dio errespuesta Bilintxi, Joxeparen ahotik.