Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Bizkarrondo Ureña, Indalezio

Bizkarrondo Ureña, Indalezio
IzenaBizkarrondo Ureña, Indalezio
JaiotzaDonostia / Gipuzkoa (1831)
Heriotza1876

Biografia

Amaren aldeko aitona andaluza omen zuen, Ayamontekoa (Huelva). Nikolasa Erkizia Makazaga azkoitiarrarekin (1869) ezkondua. Haurra zelarik, jolasean zebilela erori eta aurpegia itxuraldatua geratu zitzaion; hortik datorkio "Moko" izengoitia. Arzuaga zurgindegian egin zuen lan ; gero Antzoki Zaharraren (Printzipal Antzokia) zaindari edo kontserje izan zen. Liberala zen, eta Donostiako liberalen laugarren batailoian gudatu zen II. gerrate Karlistan. 1876ko urtarrilaren 20an, Donostiako bonbaketan zauritu eta handik sei hilabetera hil zen. Ikus: http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/B/Bilintx.htm

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Ja-jai! Donostiako Loiola auzoan, erromerian, Bilintxek neska batekin izandako elkarrizketa islatzen du. Sorta honek doinu aldaera asko ditu; horietan bi ezagunenak entzungai ditugu bertan.
Bertso jarria Izazu nitaz kupira Bilintxek, loreek udan ihintza maite duten bezala, maite du neska gazte bat. Neskaren dohainak munduko gauza eder guztiekin konparatuko ditu bertso sortan zehar eta ezkontzeko eskatuko dio. Erreguka amaituko du azken bertsoa: “izazu nitaz kupira!”. Sorta honek doinu aldaera asko ditu; plazan erabiltzen diren bi aldaerak ditugu hemen entzungai, Benito Lertxundi eta Kepa Junkeraren eskutik bata, Kalakan taldearen eskutik bestea.
Bertso jarria Bilintxek Hondarribiko Joxepari eta honen erantzuna Hondarribiko Joxepaz dakigun apurra, Bilintxek jarritako sorta honen bidez iritsi zaigu: "Hondarribi aldian aditzen genduen/ dama bertsolari bat nola bazeguen/ zeinak Euskalerrian parerik ez zuen". Sona haiek egia ote ziren jakin nahian, Joxeparekin probatzera joan zen Bilintx... Joxeparen bertsorik ez zaigu iritsi, ordea, tamalez. Maialen Lujanbiok emango dio errespuesta Bilintxi, Joxeparen ahotik.
Bertso jarria Zaldi baten bizitza (edo Zaldi zuriyarena) 1860 urte inguruan, Donostiako Joxe Mari kale garbitzaileak zaldi zuri bat erabiltzen zuen gurdi garraio; zaldiari ez zioten jateko askorik emango eta argala zegoen oso, dena hezur eta azal. Bilintxek umorezko sorta hau jarri zion eta erabat haserretu zen Donostiako garbiketaz arduratzen zen Gros familia; denbora askoan ez omen zioten Bilintxi hitzik egin. Joxe Mari euren morroia zen. Gerora, sorta hau Xabier Leteren ahotsean ezagutu dugu, “200 urtez bertsotan” CD bildumari esker (2001 Elkarlanean).
Bertso jarria Potajiarena Oiartzunen (Gipuzkoan) pilota partida bat ikusi ostean, ostatura sartu zen Bilintx, bazkaltzera. Eta mahaian apaiza egokitu. Garbantzu (edo potaje) platerkada handiak jan zituen hark, Bilintx goseak utziz.
Bertso jarria Soldadu sartzea Bilintxen bertso sorta, Joseba Tapiak kantu egina "Real politik" diskoan. Bideoan "Gu ta gutarrak" taldearen emanaldian Tapiak eskainia (2008-04-17). Bideoa: Gu ta gutarrak.