Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

"Milia Lasturkoren ahizpa"

Izena"Milia Lasturkoren ahizpa"
JaiotzaLastur / Gipuzkoa (1400)

Biografia

Milia Lasturkori bere heriotzean ahizpak kantatutako bertsoak iritsi dira guregana. XV. mendekoak dira. Milia haurra erditzean hil zen, eta antza, bere senarra, Oroko Peru Garzia, ordurako Marina Arrazolakorekin ezkontzekotan zegoen. Ahizpak, Miliaren lurperatzean kantatutako bertsoak dira. "(...) mende horretan bertan agertzen dira andrazkoen ekarpenak ere: XV-XVI. mendeetan eresien egileak ditugu hauek; Butroeko Gomez Gonzalezen alaba, Ozaetako Santxa, Lasturko Miliaren ahizpa, Oroko Peru Gartziaren ahizpa eta Alosko Usoa. Hau da euskal literaturan emakumeen lehenengo agerpena. Ahozko literaturarekin daukate zerikusia; beraz, literatura idatzia baino lehenagoko testigantzatzat hartuko ditugu emakumeen tradizio literario bat sortzeko saiakera honetan (eta dudarik gabe, bertsolaritzaren aitzindaritzat hartuko ditugu ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Milia Lasturkoren eresia Eresia edo hileta-kanta honen hitzak XV. mendekoak dira; eresian Miliaren ahizpak (izenik ez da ezagutzen) eta koinatak (Santxa Ortizek) hartzen dute hitza. Hiletetan eresiak emakumeek abesten zituzten. Hemen entzungai Habia Taldearen bertsioa.