Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Santxa Hortiz

IzenaSantxa Hortiz
JaiotzaArrasate / Gipuzkoa (1400)

Biografia

Lasturko Miliaren eresiari erantzunez egin zituen bertsoak. Bere nebaren alde egiten du bere bertsoetan, Milia Lasturkoren senarra zen Oroko Peru Garziaren alde. "(...) mende horretan bertan agertzen dira andrazkoen ekarpenak ere: XV-XVI. mendeetan eresien egileak ditugu hauek; Butroeko Gomez Gonzalezen alaba, Ozaetako Santxa, Lasturko Miliaren ahizpa, Oroko Peru Gartziaren ahizpa eta Alosko Usoa. Hau da euskal literaturan emakumeen lehenengo agerpena. Ahozko literaturarekin daukate zerikusia; beraz, literatura idatzia baino lehenagoko testigantzatzat hartuko ditugu emakumeen tradizio literario bat sortzeko saiakera honetan (eta dudarik gabe, bertsolaritzaren aitzindaritzat hartuko ditugu andre hauek). Denak dira familia aberatsetakoak, eta hil berri den senar, aita edo ahizpari ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Milia Lasturkoren eresia Eresia edo hileta-kanta honen hitzak XV. mendekoak dira; eresian Miliaren ahizpak (izenik ez da ezagutzen) eta koinatak (Santxa Ortizek) hartzen dute hitza. Hiletetan eresiak emakumeek abesten zituzten. Hemen entzungai Habia Taldearen bertsioa.