Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Plazida Otaño

Plazida Otaño
IzenaPlazida Otaño
JaiotzaZizurkil / Gipuzkoa (1867)
Heriotza1954

Biografia

1867an Zizurkilgo Errekalde baserrian jaioa, Joxe Bernardo Otaño eta Inazia Odriozolaren alaba zen. 1892an ezkondu zen Joxe Migel Zalduarekin eta Zizurkilgo Benta baserrian jarri ziren bizi izaten. Aita eta osaba, Pedro Mari, bertsolariak zituen. "Jai-bazkalondo batez, Errekaldeko sukaldean bertsotan ari omen zan Jose Bernardo, emezortzi urte besterik etzituen Plazida bere alabarekin. Plazidak bere aitari bertso batean au esan omen zion: edadez osatzen ari zala eta ezkontzeko asmoa zuela, eta beretzat dotetxoa preparatzen asteko alegia. Jose Bernardok erantzun: Ezkondu bear denala, oi den baloría! Emezortzi urte den ire edadia. Pikara, gaizki azi, lotsarik gabia, ik aberastuko naun len banaiz pobria. Plazidak ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Sagardotegian, sukaldean zein soroan Bertsoa plazan soilik ez, eguneroko bizitzako espazioetan topa zitekeenaren seinale dira Joxepa Inaxi Elizegi eta Plazida Otaño bertsolarien bat-bateko perla hauek, albotik ekindako ziriei errespuestan, umorez. Tartean, Txirritari emandako erantzuna ere bai.
Bertso jarria Plazida Otaño ezkontzeko asmotan Plazidak 18 urte zituela, etxeko sukaldean, adinez aurrera zihoala esan omen zion aitari eta, ezkontzeko asmoa zuenez, dotea prestatzen joateko. Dotea ezkonberriari gurasoek ematen zioten ondasuna zen.