Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak
Joxepa Iñaxi Elizegi Bengoetxea

Joxepa Iñaxi Elizegi Bengoetxea

IzenaElizegi Bengoetxea, Joxepa Iñaxi
Abizena(k)Elizegi Bengoetxea
JaiotzaAsteasu < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria < Europa (1864)

Biografia

Joxepa Iñazi, Pello Errotaren bigarren alaba zen, 1864eko urtarrilaren 12an jaio zen Asteasun. Gazte zelarik Ameriketara joan zen, Argentinara; bertan ezkondu eta bertan hil zan. Mikela bere ahizpak "Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua" liburuan ematen du Joxepa Iñaziren berri: "Gure aizpa Joxepa Iñazi senideetan bigarren agenduan, eta bertsotan zekiana zan. Garai artan Astiasuko plazan bi sagardotegi ere baziran. Sagardorik ez genduan etxean, errotan, eta kaletik eramaten genduan. Ni ere joaten nintzan. Ta gure aizpa ori sagardo eske joango zan, da an bi mutilzar bertsotan ari omen ziran. Aitaren gañean-edo ariko ziran, da orduan gure aizpa orrek bertso au bota ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso sorta Joxepa Inaxi Elizegik sagardotegian botatako erantzunak "Pello Errota" bertsolariaren alaba zen eta, pitxarra eskuan, sagardo bila sartzen zenean sagardotegian, errespuesta ederrak ematen zituen bertsotan...
Bertso sorta Sagardotegian, sukaldean zein soroan Bertsoa plazan soilik ez, eguneroko bizitzako espazioetan topa zitekeenaren seinale dira Joxepa Inaxi Elizegi eta Plazida Otaño bertsolarien bat-bateko perla hauek, albotik ekindako ziriei errespuestan, umorez. Tartean, Txirritari emandako erantzuna ere bai.
Bertso sorta Mikela eta Joxepa Iñaxi Elizegi ahizpek elkarri gutunak bertsotan Pello Errota bertsolari ezagunaren alabak ziren Mikela eta Joxepa Iñaxi Elizegitarrak, biak ere bertsolariak. Joxepa Iñaxi Ameriketara joan zen bere neska lagun koadrilarekin, eta Mikelari idazten zizkion gutunak, bera ere joan zedin tentatuz. *Bideoan Eñaut Agirrek kontatu eta kantatua.