Trantsizioa - iritzi sinpleak eta eztabaida gidatua

Garapen kognitiboan trantsizio garaia da: ikasleak eragiketa konkretuetatik pentsamendu formalago baterantz mugitzen hasten dira. Jean Piaget-en arabera, pentsamendu hipotetiko-deduktiboaren lehen aztarnak agertzen hasten dira, nahiz eta ez diren oraindik erabat sistematikoak.

Ahozko hizkuntzan, gaitasun komunikatiboa nabarmen handitzen da. Ikasleek euren ideiak defendatzeko, azalpenak emateko eta iritziak emateko gaitasun handiagoa erakusten dute. Diskurtsoaren egituraketa hobetzen hasten da, eta hizkuntza erregistro desberdinak erabiltzeko lehen saiakerak agertzen dira. Pentsamenduaren egitura hobetzen da; irudi eta metaforak erabiltzen hasten dira. Oraindik egituratuta dauden esaldiak erabiltzen dituzte.

Irakaskuntzan, eztabaida gidatuak, rol-jokoak eta iritzi trukeak bereziki egokiak dira, ikasleen pentsamenduaren garapena eta ahozko adierazpena sustatzeko.

 

Bertsotarako, ikasleen intereseko gaiak

  • Lagunartea eta talde identitatea
  • Sare sozialak eta teknologia
  • Musika, kirola, youtuberrak
  • Justizia/justua-denaren inguruko ideiak
  • Eskolako eta eguneroko arazoak

 

Ahozkotasuna lantzeko irakaskuntza-proposamenak

  • Eztabaida gidatu laburrak: “mugikorra gelan bai ala ez?” → iritzia ematen ikasteko.
  • Rol-joko konplexuagoak: gatazka egoerak (lagunen arteko arazoak, etab.) → enpatia eta hizkuntza soziala.
  • Elkarrizketa simulatuak: elkarrizketa bat prestatzea (adib. “elkarrizketa ospetsu bati”)
  • Azalpen txikiak: “nola egiten da…?” → prozesuak ahoz azaltzea.

 

Gakoa: interakzioa eta iritzia ematea sustatzea, baina oraindik laguntza egituratua eskainiz

 

Etapa guztietan zaintzekoak

Etapa guztietan, ahozko hizkuntzaren irakaskuntzak honako hauek uztartu behar ditu:

  • input aberatsa (ereduak)
  • ekoizpen gidatua → gero eta libreagoa
  • interakzio erreala
  • akatsen trataera eraikitzailea