Pentsamendu formala hasten - argumentazioa
Adin honetan, ikasle gehienak pentsamendu formalaren fasean sartuta daude. Abstrakzioa, hipotesien formulazioa eta arrazoiketa konplexuagoak egiteko gaitasuna garatzen dira. Hala ere, gaitasun horiek ez dira homogeneoki agertzen, eta testuinguruaren araberakoak izan daitezke.
Ahozko hizkuntzan, diskurtsoaren konplexutasuna handitzen da: argumentazioa, azalpen egituratuak eta iritzi kritikoa gero eta nabarmenagoak dira. Ikasleak gai dira hizkuntza baliabide gehiago erabiltzeko (lotura-markatzaileak, ñabardurak, tonu desberdinak), nahiz eta oraindik akatsak egin. Metaforak, irudimena eta pentsamendu abstraktua lantzen dira.
Etapa honetan, oso egokiak dira eztabaida formalagoak, aurkezpenak eta argumentazio jarduerak, ikasleen ahozko gaitasuna sakontzeko.
Bertsotarako, ikasleen intereseko gaiak
- Nortasuna eta autoirudia
- Harreman afektiboak
- Sare sozialen eragina
- Gizarte gaiak (ingurumena, berdintasuna…)
- Musika, moda, joerak
Ahozkotasuna lantzeko irakaskuntza-proposamenak
- Eztabaida egituratuak: alde/kontra posizioekin → argumentazioa lantzeko.
- Ahozko aurkezpenak: gai interesgarri bati buruz (banaka edo taldeka)
- Podcast edo bideo grabaketak: gai bati buruzko azalpena edo iritzia
- Kasuen azterketa: egoera bat aurkeztu eta irtenbideak proposatu ahoz
Gakoa: argumentazioa, iritzi kritikoa eta diskurtsoaren antolaketa
Etapa guztietan zaintzekoak
Etapa guztietan, ahozko hizkuntzaren irakaskuntzak honako hauek uztartu behar ditu:
- input aberatsa (ereduak)
- ekoizpen gidatua → gero eta libreagoa
- interakzio erreala
- akatsen trataera eraikitzailea