Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Plaza

Lanak filtratu:

Denak (201) Bakarkakoa (35) Ofizioa (129) Taldean (18) Puntu erantzuna (3) Azken aurreko puntua (0) Azken puntua (0) Puntuka (0) Atzekoei kantari (16) Hitza emanda (0)

Musikaria eta aspaldi hartu ez duen gitarra

Oihana musikaria zara. Kantatzen duzu, Youtubera igotzen dituzu kantuak, badituzu jarraitzaileak... Baina zure lanarengatik oso utzia duzu hori. Ez duzu denborarik zure pasioa aurrera eramateko. Ordenagailutik begia kendu ezinik zaude, bi metrotara Onintza gitarra duzula.
Gai jartzailea: Unai Elizasu
Bertsolariak: Oihana Iguaran, Onintza Enbeita
Saioa: 2022-02-19 Lezo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Amak semeaz zituen espektatibak

Guraso batek beti egiten ditu aurreikuspenak seme-alabak nolakoak izango diren. Zuek ama-semeak zarete. Maialen, nolakoa irudikatzen zenuen izango zela zure semea? 40 urte ditu eta, espektatibak bete al dira?
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
Saioa: 2022-01-22 Tolosa Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Seme-alabei dena emateaz

Bikotekide eta guraso zarete. Nahi zenuten guztia ez zenuten izan umetan. Orain guraso moduan Aitorrek dena eman nahi die bere umeei, ez die ezezkorik entzunarazi nahi berak entzun behar izan zuen bezala. Igor ez dago horrekin ados.
Gai jartzailea: Naroa Sasieta
Bertsolariak: Igor Elortza, Aitor Mendiluze
Saioa: 2022-01-04 Amurrio Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Bertsolariek jasotako errietak

Jakinekoa da bertsolariok errieta askoren biktima izaten zaretela. Konta itzazu azkenaldian jaso dituzuen errieta batzuk. Eta egin baduzue, kontatzeko ere aukera duzue.
Gai jartzailea: Nekane Gonzalez
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Oihana Arana
Saioa: 2021-11-19 Legazpi Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Katagorri biltzailea eta hartu ahala jaten duena

Udazkena uzta sasoia da, eta zuek basoan zaudeten bi katagorri zarete, bi urtxintxa. Ikerrek fruta hartu ahala jan egiten du, eta Maialenek negurako jasotzen du.
Gai jartzailea: Jon Gurrutxaga Urbieta
Bertsolariak: Maialen Akizu, Iker Zubeldia
Saioa: 2021-10-22 Errezil Lagun-artekoa

Bertsoaldia ikus-entzun


Zer da borroka eta zer da bidea?

Aspaldi entzuten zen esaldia zen “Borroka da bide bakarra”. Orain aldatuta dago esaldiaren esanahia eta baita borrokarena ere. Zuentzat zer da borroka eta zer da bidea?
Gai jartzailea: Saroi Jauregi
Bertsolariak: Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2021-08-20 Donostia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Atzekoekin dantzan

Andoni, atzeko hiru hauek dantzako zure bikoteak dira, bakoitza modalitate ezberdinean. Zein dantza motetan ariko zinateke bakoitzarekin?
Gai jartzailea: Uxue Diaz De Cerio
Bertsolariak: Irati Anda, Beñat Gaztelumendi, Andoni Egaña, Aroa Arrizubieta
Saioa: 2021-08-04 Gasteiz Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Pisukide bila

Maialen, zu datorren ikasturterako pisukide bila zabiltza. Atzeko hiru hauek deitu dizute interesatuta daudela esanez, baina bakarrarentzat dago lekua etxean. Bakoitzak argudiatuko du zergatik aukeratu behar duzun bera. Ea zuk zer erabakitzen duzun.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Xabat Galletebeitia
Saioa: 2021-06-27 Aulesti Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Hiltzera doan poetarekin hizketaldia, hil eta gero ote dagoenaz

Hitzak aukeratu eta nahastu, poetak bizitzari buruz pentsatzen du. Azkenaldi luzean, ordea, hiltzearen trantzeaz ari da hitzak aukeratu eta nahasten. Izan ere, orain gutxi iragarri diote, aste batzuk gora aste batzuk behera bere azken bidaiarako data. Poeta hizlari ona da, entzule hobea, eta herrian denek dakite hizketarako den edozeinen esperoan egoten dela. Osasunak eta udako eguraldiak tregua emanez gero, arratsaldeko seietatik aurrera, etxe zaharreko balkoi handian, manta altzoan, egunetik egunera itzaliago, baina oraindik tertuliarako gogoz. Poeta baino 40 urte gazteago zara, Maialen, eta balkoian bere parean dagoen aulki hutsean eseri zarenean, hitz hauek esan dizkizu, erdi ahopeka, bihurri-bihurri, sekretu txiki bat balitz bezala: “Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan”. Eta zuk erantzun, jostari: “Dakizulako irauten duela orainak ere geroan”.
Gai jartzailea: Ainhoa Aranburu
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña
Saioa: 2021-06-19 Donostia Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Gaztea heriorekin dantzan

Gaztetan, bizitzaren luze-zabalak zer forma hartuko duen imajinatu ere ezin dugun garai horretan, burua arin eta axolagabe, nork ez du egin, esan ezazue zintzo, heriorekin dantzan? Andoni, herio. Miren, gaztea. Dantzan ari zarete.
Gai jartzailea: Ainhoa Aranburu
Bertsolariak: Miren Amuriza, Andoni Egaña
Saioa: 2021-06-19 Donostia Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Egoera animikoari ihes egin gabe

Bertsolariak ihes egin behar izaten dio bere egoera animikoari. Egun txar bat izan dezake eta plazara kantura azaldu. Baina triste badago bere alderik alaiena erakusten saiatuko da normalean, ezta? Zure egoera animikoari ihes egin gabe, zer moduz zaude Oihana?
Gai jartzailea: Maite Aizpurua
Bertsolariak: Oihana Arana
Saioa: 2021-06-18 Zarautz Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Puntuak emanda: etxea

Puntua: Etxea ez da soilik / zerbait materiala. Puntua: Non sentitzen zara zu / etxetik hurbilen? Puntua: Etxea aldatzen al da / sekula ba lekuz? Puntua: Ba al dago lekurik / guztiz zeure dena? Puntua: Gu gabe gure etxeak / iraungo al du zutik? Puntua: Badoan pertsonak zer / uzten du atzean? Puntua: Nonbaiten ba al gara / ezinbestekoak? Puntua: Eduki daiteke etxe / bat baino gehiago?
Gai jartzailea: Aissa Intxausti
Bertsolariak: Sustrai Colina, Amets Arzallus
Saioa: 2021-06-06 Lekeitio Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Maitasun ekuazioan A, B eta C

A guztiz maiteminduta zaude B-rekin; ez dakizu berak berdina sentitzen duen, baina kafe baterako geratu zarete 16:00etan malekoian. 15:50ak dira. C da A-ren bikotekidea. A, B-k maite bazaitu C utziko duzu; eta B-k maite ez bazaitu, C-rekin geratuko zara. 15:50ak dira eta Oihana malekoian dago jadanik.
Gai jartzailea: Maite Berriozabal
Bertsolariak: Amaia Iturriotz Etxaniz, Oihana Bartra, Xabat Galletebeitia
Saioa: 2021-05-25 Zarautz Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Online ezagutu duzue elkar; lehen telefono elkarrizketa duzue

Online ezagutu duzue elkar. Goiz eta gau aritu zarete elkarrekin hitz egiten, eta gustura, baina ez duzue elkar ezagutzen, ez zarete egon aurrez aurre, bakoitzaren argazkirik ere ez duzue. Maddi Ane egunak daramatzazu pentsatzen Maialeni deituko ote diozun. Ez dirudi Maialen horretara ausartzen denik, baina hala ere deitu egin diozu. Dei hori entzungo dugu. [Elkarri bizkarra emanez kantatzeko eskatu zien gai-emaileak].
Gai jartzailea: Maite Berriozabal
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Maddi Ane Txoperena
Saioa: 2021-05-06 Donostia Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikiak umetokian

Umetoki berean zaudeten anai-arreba bikiak zarete. Geroz eta handiagoak zarete, geroz eta leku gutxiago duzue lasai egoteko eta elkar ukitzen hasi zarete.
Gai jartzailea: Maialen Belarra
Bertsolariak: Sustrai Colina, Irati Majuelo
Saioa: 2021-04-30 Irurtzun Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Zapata pare zaharra eta berria

Etxe eta jabe berdina duen zapata pare bi zarete. Zu, Maialen, orain dela 10 urtetatik bizi zara etxe horretan. Baina balkoian lehortze prozesuan zaudela, hortxe agertu da Unai, zapata pare berria.
Gai jartzailea: Igor Galarza
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga
Saioa: 2021-04-29 Abadiño Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikote oihak, zahartuta, supermerkatuan elkarren karroei begira

Gaztetan bikotea zirenean, zahartzaroa urrun ikusten zuten. Baina zahartu dira eta supermerkatuan topo egin dute. Elkarren karroak analizatzen ari dira.
Gai jartzailea: Ainhoa Urien
Bertsolariak: Jone Uria Albizuri, Unai Iturriaga
Saioa: 2021-04-24 Zaldibar Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Alkoholemian ertzaina konbentzitzen, elkarri oinak emanez

Bi lagun, gaur ere sagardotegitik datozenak; dena esan behar bada asko xamar edanda. San Martingo plazara iristean argi urdinak, triangulo batzuk… eta “Alto!” Ertzaintzaren alkoholemia kontrola tokatu zaie. “Nondik zatozte? A ze itxura duzuen! Zer da usain hori?” hasi zaie ertzaina. Aterabide bakarra dute: ertzaina konbentzitzea. Baina bakarka hitz egiten nahiko konplikazio dute eta elkarri lagundu beharko diote, batak besteari bertsorako oinak emanez.
Gai jartzailea: Aitzol Barandiaran
Bertsolariak: Iker Zubeldia, Eneko Araiztegi "Korta"
Saioa: 2021-03-27 Ataun Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Isiltasunaz

Uhin batzuk ez dira gure belarrietara heltzen. Isiltasuna deitzen diogu horri. Isiltasuna; zeinen gauza deserosoa egoera batzuetan; zeinen gozagarria, aldiz, besteetan.
Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
Bertsolariak: Oihana Iguaran
Saioa: 2021-02-26 Amasa-Villabona Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Norberaren eskaparatea eta dendaostea

Psikologo bati behin entzun nioan gizakiok dendak bezalakoxeak garela. Erakusleihoan, eskaparatean, besteek ondo ikusteko moduan jartzen omen ditugu gure alderdirik onenak; eta aldiz, almazenean, dendaostean, uzten ditugu gure dohain kolekzioko trapurik itxusienak, zatarrenak.
Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
Bertsolariak: Aner "Euzkitze"
Saioa: 2021-02-12 Altzo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun