Antolatzailearen ardura da ekitaldiko bertsolariak hautatzea. Hautaketa egiteko irizpideei dagokienez, hauek aintzat hartzea gomendatzen da, oholtzan aniztasuna zaintzeko:
Sortzaileen baldintza egokiak bermatzea dagokio antolatzaileari. Artisten kontratazioan, Ogasunaren eta Lan Sailaren baldintza guztiak bete behar dira.
Lanku Kultur Zerbitzuak enpresak bertsolarien kontratazio zerbitzuak eskaintzen ditu, sortzaileen baldintzak bermatzeko (sortzaile bakoitzarekin adostu den tarifa zainduz) eta administrazioarekiko betekizunak kudeatzeko (sortzaileen lan jarduna legezkoa izan dadin).
Antolatzaileak bertsolariekin tratua zuzenean egin nahi duen kasuetarako oharra: kontratazioan Ogasunaren eta Lan Sailaren baldintza guztiak bete ez badira, bertsolariak ez du emandako ordain ekonomikoa justifikatzeko inolako agiririk sinatuko.
Komeni da saioa hasi baino lehenago bertsolariekin elkartzea eta talde antolatzaileko kide batek harrera egitea, saioaren nondik norakoak azaltzeko eta testuinguruan kokatzen laguntzeko. Era berean, saioa bukatuta, eskertzen da harrera egin duen antolatzaileak bertsolariak agurtzea.
Mahai inguruko saioetan, garrantzitsua da bertsolarien alboan antolatzaileak esertzea, bertsolariak zaintzeko eta bertsotan baliatu ahal izateko erreferentziak emateko (herriko berri, publikoaren berri).