Ikusleak agertzeko garrantzitsua da saioa iragartzea.
Bertso saioaren kartelak edota eskuorriak diseinatzeko, inprentako gestioak bideratzeko, zein euskarri ezberdinetarako hedabideetarako (irratia, prentsa,...) publizitatea sortzeko aukerak ematen ditu Lanku Kultur Zerbitzuak enpresak.
Xenpelar Dokumentazio Zentroak plazako saioen berri jasotzen du eta, bere agendan argitaratzeaz gain, hedabideetara zabaltzen da bertso saioen berri, kultur ekitaldien artean iragarri daitezen.
Beraz, antolatzen ari zaren saioaren berri emateko, bidali informazioa galdetegi hau beteta, eta hedabideetara zabalduko dugu!