Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Pantaila jolasak

2022-01-11

Bertso jokuetan ariko gara, pantaila bidez. Hautatu zerrendan nahi duzun jolasa!

Baliabide gehiago

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Azalpen testua Ikusi nuenean - Kopla zaharrekin jolas berriak "Ikusi nuenean" kopla ezagunak abestuko ditugu, lehenik. Jarri arreta, gero memoria jolasak egingo ditugu-eta!
Azalpen testua Emotikonoak Kopla bakoitzean emotikono bat deskribatuko zaigu. Ea dagokion aurpegia klikatzen dugun!
Azalpen testua Nor naiz? Animalion elikadura Bertso bat entzungo dugu aldiro. Ea asmatzen dugun, elikatzeko moduagatik, zein animalia den.
Azalpen testua Pasa hitza - 10 bertsio ezberdin Pasa hitza jolasaren 10 bertsio ezberdin ditugu hemen. Hitza zein den asmatu behar dugu. Horretarako, puntu batean pistak emango zaizkigu. Hitz hori zein hizkirekin hasten den eta nola bukatzen den ere (errima zein den) esaten zaigu.
Azalpen testua Errimak ikusten Irudi bakoitzari errimatzen duen bikotea topatu beharko diogu.
Azalpen testua Egia ala gezurra? Emakume bertsolariak historian Bost galderari erantzun beharko diegu, egia ala gezurra den igarriz. Jolastuz, historiako emakume bertsolarien berri ikasiko dugu!
Azalpen testua Hankaluze eta hankamotz Kopla sorta bat entzungo dugu, etxeko animaliei buruz. Ea kopla bakoitzean antzematen dugun, hankaluzerik ala hankamotzik baden.
Azalpen testua Bertso marrazkia Kopletan deskribatzen digutena paperean marraztera jolastuko dugu. Amaieran, ea gure artelanak zenbaterainoko antza duen irudi ezkutuarekin!
Azalpen testua Errimen margarita “Maite nau ala ez nau maite?” jolasean bezala, margarita bakoitzari petalo batzuk kendu eta beste batzuk utzi beharko dizkiogu.
Azalpen testua Sendabelarrak Puntu batean azalduko zaigu zer sendatzen laguntzen duen eta guk zein belar den igarri beharko dugu. Adi errimari!
Azalpen testua Errimen sudokua Errima familiak zer diren ikasi dugunez, ea lortzen dugun buruhauste hau askatzea! Gelaxka bakoitzean errimatzen duen hitz bat, gutxienez, jarri beharko dugu eta taula osatu.
Azalpen testua Nor da? Kopla entzun eta ea asmatzen dugun nor den. Adi pertsona izenari, errimatu egiten du-eta koplarekin!
Azalpen testua Entzun eta... zer da? Puntuan esango zaigu asmakizuna. Erantzun zuzenak errimatu egiten du. Ezin asmatu bagabiltza, bigarren pista soinua entzutea izango da.
Azalpen testua Neurria zainduz - Herri kirolak Zortziko txikian hutsuneak betetzeko jolasa, hankaluzeak eta hankamotzak sahiestuz.
Azalpen testua Neurria zainduz - Kiroletako supergurasoak Kopla handian hutsuneak betetzeko jolasa, hankaluzeak eta hankamotzak sahiestuz.
Azalpen testua Giza gorputzaren organoak Gorputzeko organo bakoitza non dagoen eta zer eginkizun dituen ikasteko jolasa. Kopla handian, organo bakoitzaren berri emango zaigu eta irudian zein den topatu beharko dugu.
Azalpen testua Lelo leloak Hara zer-nolako produktu berritzaile eta xelebreak asmatu dituzten! Zein da bakoitzari dagokion leloa edo eslogana?
Azalpen testua Emozioak ikusten Emozio bakoitzari, errimatzen duen irudia topatu beharko diogu. Amaitzean, oin bikoteekin kopletan ari gaitezke.
Azalpen testua Bertsolariak umetan Argazki zaharrei begira, iraganera bidaiatuko dugu. Ea asmatzen dugun bakoitza zein bertsolari den!
Azalpen testua Bertsolaritzaz gurutzegrama Bertsolaritzari buruz zenbat ikasi dugun neurtuko dugu oraingoan! Ea gurutzegrama osatzeko gai garen.