Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoikasgela
Guri buruz
Egunean
Bertsoeskolak
Materiala
Gaitegia
Doinutegia
Errimategia
Hasiberriak
Ganbara
Bertso jarriak
Saio bat antolatu
Oholtza
Bertsolariak
Gai jartzailea
Saioa iragarri
Saioa grabatu
Eman zure berri
Bertso ikasgela
Sarrera
Baliabideak
Familia desberdinak
Familia desberdinak
2026-03-06
Baliabide hau klase hauetan erabili da:
1 Urratsa / 1 Ikasturtea / 11 Klasea
Bertsolaria(k)
:
Estitxu Arozena
Doinua
:
Goizian goiz jeikirik I-A
Zenbat etxe, hainbat familia mota.
PDF
Your browser does not support the audio element.
Nabigatzaile honetan ezin duzu bideo hau ikusi
1.
Famili desberdinak
urrun joan gabe
gure ikastetxean
mota aunitz daude.
2.
Lurrek bi ama dauzka
lau aitona-amona
poz eta maitasunez
sortzen da pertsona.
3.
Liam hiru urtekin
adoptatu zuten
bere jaioterrira
joango da aurten.
4.
Lea alaba bakarra
ari da handitzen
bere etxean ez da
bakarrik sentitzen.
5.
Lehen sei ziren etxean
eta orain bikiak
denak babesten ditu
etxetxo ttikiak.
6.
Ibrahimeren amak
ez du bikoterik
biak batera daude
indarrez beterik.
7.
Jaimen aitatxo ez da
bizi beraiekin
bideodeien bidez
noiznahi elkarrekin.
8.
Minbiziak eraman
zuen Jonen ama
beretaz oroitzen da
janztean pijama.
9.
Lizarren gurasoak
bananduta daude
horregatik da bera
bi etxeren jabe.
10.
Harrera-etxe baten
dago Cecilia
hango lagunak dira
bere familia.
11.
Aitatxo eta amatxo,
anaia, arreba
baina perfekziorik
posible ote da?
12.
Bizitza nora doan
ezin dugu jakin
pozik bizi gaitezen
daukagunarekin.