Irakasleak lehen puntua abestuko digu eta guk bigarren puntua osatu beharko dugu. Horretarako, ematen zaizkigun hitzak ordenatu beharko ditugu, errimatzen duen hitza (edo oina) amaieran jarriz. Jolas hau formatu handian ere egin genezake: orrialde bakoitzean hitz bat jarrita. Ikasle bakoitzari orrialde bat (hitz bat) emango zaigu eta, zutik jarrita, puntua entzutean erabaki egin beharko dugu nor noren alboan jarri (gure puntua egoki osatzeko).