Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Lopetegi Olaiz, Martzelina

Lopetegi Olaiz, Martzelina
IzenaLopetegi Olaiz, Martzelina
JaiotzaOiartzun / Gipuzkoa (1864)
Heriotza1930

Biografia

Oiartzungo (Gipuzkoa) Ergoien auzoko Galtzadeta baserrian jaio zen 1864ko martxoaren 22an. Juan Kruz Irastortzarekin Oiartzungo Ergoien auzoko Zabale baserrira ezkondu zen 1907an, 43 urte zituela, eta hemen zendu zen 1930eko abuztuaren 2an. Ez da ezkondu ondorengo bertsorik edo bertso jardunik jaso. Martxelina bertsolaria zen, bertsolari trebea, nahiz eta garai haietan emakume izanagatik arazoa besterik ez izan. Aita Zavalak berari buruz gogoratutakoa eta bertso gutxi batzuk jaso ahal izan zituen: Erromerietan eta bileretan bertsolariak omen izaten zirenean Martxelina harengana hurreratu eta sarritan beraiekin bertsotan lotzen omen zen, batzuetan entzuten zegoen lekutik eta beste batzuetan bertsolariengana hurbilduta. Martxelinaren lau ahizpek eta lagunek ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Amerikanoa ta neskatxa Amerikan aberastutako gizon bati Oiartzungo Galtzareta baserriko neska gaztea gustatzen zitzaion. Garai hartako moldetan, emakumearekin berarekin hitz egin aurretik, lehenik gurasoekin egin zuen “esposatzeko” tratua. Joan da gero emakumearengana; berekin ezkondu nahi zuela, hitzez esaten ausartzen ez, eta bertsotan azaldu zion.
Bertso jarria Martzelina Lopetegi eta Txirrita Erromeriatan gizonekin bertsotan aritzen zen Martxelina. Txirritari ere eman zion erantzun ederrik!