Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Joan Batista Elizanburu

IzenaJoan Batista Elizanburu
JaiotzaSara / Lapurdi (1828)
Heriotza1891

Biografia

Labaien eta Sarasolaren ustez XIX. mendeko euskal poetarik onena izan zen. Larresoroko apazgaitegian egin zituen ikasketak. Alabaina, apaiz ikasketak utzi eta Frantziako armadan sartu zen, kapitain mailara iritsiz. Grazian Adema Zaldubiren adiskide handia izan zen. 1871n, Napoleon menderatua izan zenean, Sarara itzuli eta hantxe geratu zen betiko. 1891n zendu zen, 63 urte zituela. Elizanburuk, poesiez gainera, idatzi zuen eleberri labur bat ere: Piarres Adame, 1888an Pauen argitaratu zena. Elkarren artean zer ikusirik ez duten istorioez osatua dago. Iturria: Euskal Wikipedia. http://eu.wikipedia.org/wiki/Joan_Batista_Elizanburu ] Informazio gehiago: - Xarriton, Piarres; Urkizu, Patri. "Koplari zeinbaiten bizitzaz eta bertsoez ohar labur batzuk". IN. Urkizu, Patri. ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Ikusten duzu goizean Elizanburuk etxeari jarri zizkion bertso unkigarri hauek; bizitzan sorlekutik kanpo urteak eman zituenak, hain juxtu. Apaiz ikasketak utzita, Frantziako armadan sartu eta kapitaina izan zen. 1871n, Napoleon menderatua izan zenean, itzuli zen Sarara.
Bertso jarria Solferinoko itsua 1864an, Anton Abadiak Saran antolatutako sariketan, bigarren saria jaso zuen sorta honek. «A. Salaberry» sinatu zuen autoreak; ikerlari batzuen hipotesia da Elizanburu izango zela. Solferino, Italiako herri bat da. 1859an gudua izan zen bertan; Italiaren bateratze prozesuan zeuden eta, Solferinon, frantziar eta sardiniar armadak austriarren armadari gailendu zitzaizkien. Gudu hartan itsututako soldadu baten istorioa kontatzen du sortak, lehen pertsonan. Elizanburu bera ere, apaiz ikasketak utzita, Frantziako armadan sartu eta kapitain izan zen. 1871an, Napoleon menderatua izan zenean, itzuli zen Sarara.
Bertso jarria Apexa eta lorea Apexa (edo tximeleta) eta lorearen arteko maitasuna agertzen du. Goizero, eguzki argitan, tximeleta hegan joaten da lorez lore eta iluntzean, eguzkia sartzean, itzuli egiten da hain maitea duen lorearengana. Loreak ere nahi luke apexarekin hegan joan baina lurrari lotuta dago. Behin, ordea, haize kolpeak jo zuen, gaizto… Apexa eta lorea elkarri hizketan entzungo ditugu, hika. Bertso sorta hau 1862ko Lore Jokoetan aurkeztu zuen Elizanburuk.