Lanak filtratu:
Denak (107) Bakarkakoa (14) Ofizioa (89) Taldean (4) Puntu erantzuna (0) Azken aurreko puntua (0) Azken puntua (0) Puntuka (0) Atzekoei kantari (0) Hitza emanda (0)
Azkenaldian, zuen alabak krisketa ixten du bainugelara sartzen denean.
Bertsolariak:
Sustrai Colina,
Amets Arzallus
Saioa: 2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00
Salaketa jarri zenieten zuen senar ohiei tratu txarrak zirela eta. Kafetegi batean zaudete orain, kafea hartzen, kanpoan dauden zuen bizkarzainei begira.
Bertsolariak:
Uxue Alberdi,
Jon Maia
Saioa: 2009-11-29 Donostia Txapelketa
Transexualak zarete. Lege aldaketarekin, ebakuntza egiteko aukera duzue orain. Gaur duzue ebakuntza prestatzeko lehen kontsulta. Itxarongelan zaudete.
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Amets Arzallus
Saioa: 2009-11-22 Iruñea Txapelketa
Bi guraso zarete. Egunero joaten zarete parkera zuen umeekin. Ohartu zarete zuen umeek beren lagun bat baztertzen dutela.
Bertsolariak:
Julio Soto,
Iñaki Zelaia
Saioa: 2009-11-22 Iruñea Txapelketa
Adiskidetasun koloretsua duzue Jon eta Miren; alegia, lagun onak zarete, eta batzuetan hori baino gehixeago ere bai. Zuk, Jon, zure etxeko giltzak eman dizkiozu Mireni, baina Mirenek ez dizkizu hartu.
Bertsolariak:
Miren Amuriza,
Jon Martin
Saioa: 2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa
Zu, Ainhoa, pilotaria zara, eta partida bat jokatu behar duzun bakoitzean, kandela bat jartzen dio Uxue amonak Ama Birjinari. Azkenaldian, ez duzu partida bakar bat ere irabazten.
Bertsolariak:
Uxue Alberdi,
Ainhoa Agirreazaldegi
Saioa: 2009-11-14 Tolosa Txapelketa
Bertsolariak:
Uxue Alberdi
Saioa: 2009-11-14 Tolosa Txapelketa
Fredi, etxera heldu zarenean, Jon zure bikotekidea aurkitu duzu zure poltsa miatzen.
Bertsolariak:
Fredi Paia,
Jon Martin
Saioa: 2009-11-07 Bergara Txapelketa
Zuen semeak neska bat bortxatu eta hil zuen. Haren aurkako epaiketa gaur hasiko da, eta oraintxe sartu zarete epaitegian.
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio,
Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2009-11-07 Bergara Txapelketa
Bikotea zarete. Beñat lanetik erretiratu denetik, zuen elkarbizitza asko korapilatu da.
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2009-11-07 Bergara Txapelketa
Lanpostu baterako elkarrizketa egiteko zain zaudete biok. Zuk, Etxahun, 52 urte dituzu, eta Maialenek 25.
Bertsolariak:
Etxahun Lekue,
Maialen Lujanbio
Saioa: 2009-11-07 Bergara Txapelketa
Zuk, Miren, bost urte daramatzazu zahar-etxe batean bizitzen; Fredik gaur du lehen eguna, eta zure gela berean jarri dute.
Bertsolariak:
Miren Amuriza,
Fredi Paia
Saioa: 2009-10-24 Laudio Txapelketa
Bikotea zarete. Seme-alaba eta biloba guztiak etortzen zaizkizue larunbatero bazkaltzera. Zazpiak dira, eta oraintxe joan dira denak. Ibon, astero bezala, begiak distiratsu sumatu dizkiozu Xabierri.
Bertsolariak:
Ibon Ajuriagojeaskoa,
Xabier Sukia
Saioa: 2009-10-10 Leitza Txapelketa
Anai-arrebak zarete. Gurasoak adinean aurrera doaz, eta bakarrik bizitzeko zailtasunak dituzte. Zuen artean zaintzeko txandak antolatzen hasi zarete, eta Iñigok ez omen dauka egun bat ere libre.
Bertsolariak:
Iñigo Olaetxea,
Ainhoa Agirreazaldegi
Saioa: 2009-10-10 Leitza Txapelketa
Zuk, Iñaki emakumea, haurdun zaudela, lan-elkarrizketa bat duzu. Elkarrizketan haurdunaldia ez aipatzeko aholkatu dizu Miren lagunak.
Bertsolariak:
Iñaki Gurrutxaga,
Miren Artetxe
Saioa: 2009-10-03 Zestoa Txapelketa
Ez da denbora asko zuen semea etxetik joan zela. Astean behin etortzen zaizue bisitan. Oraintxe sartu da atetik, tupperware hutsak esku artean dituela.
Bertsolariak:
Jone Uria Albizuri,
Oihana Bartra
Saioa: 2009-10-03 Zestoa Txapelketa
INEMeko bi langile zarete. Egunero bezala, goiz erdian, kafea hartzera atera zarete langabe ilara luzea han utzita.
Bertsolariak:
Iñaki Gurrutxaga,
Uxue Alberdi
Saioa: 2009-10-03 Zestoa Txapelketa
Zuek ama-alabak zarete, Miren ama eta Maialen alaba. Amari ez zaio gehiegi gustatzen alaba nola janzten den. Orain ere izango du zerbait esateko.
Bertsolariak:
Miren Amuriza,
Maddalen Arzallus
Saioa: 2009-04-25 Gabiria Sariketa
Zuek biok zuen plazer beharrizanak modu ezberdinetara asetzen dituzue. Zuk, Unai, bikotearekin nahiago duzu. Zu, Igor, bakarrik konpontzen zara.
Bertsolariak:
Igor Elortza,
Unai Iturriaga
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa
Sexu bereko bikotea zarete. Hogei urte daramatzazue elkarrekin. Ospatzen ari zaretela, atzera begira jarri zarete.
Bertsolariak:
Igor Elortza,
Unai Iturriaga
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa