Lanak filtratu:
Denak (117) Bakarkakoa (16) Ofizioa (95) Taldean (6) Puntu erantzuna (0) Azken aurreko puntua (0) Azken puntua (0) Puntuka (0) Atzekoei kantari (0) Hitza emanda (0)
Lanpostu baterako elkarrizketa egiteko zain zaudete biok. Zuk, Etxahun, 52 urte dituzu, eta Maialenek 25.
Bertsolariak:
Etxahun Lekue,
Maialen Lujanbio
Saioa: 2009-11-07 Bergara Txapelketa
Zuk, Miren, bost urte daramatzazu zahar-etxe batean bizitzen; Fredik gaur du lehen eguna, eta zure gela berean jarri dute.
Bertsolariak:
Miren Amuriza,
Fredi Paia
Saioa: 2009-10-24 Laudio Txapelketa
Bikotea zarete. Seme-alaba eta biloba guztiak etortzen zaizkizue larunbatero bazkaltzera. Zazpiak dira, eta oraintxe joan dira denak. Ibon, astero bezala, begiak distiratsu sumatu dizkiozu Xabierri.
Bertsolariak:
Ibon Ajuriagojeaskoa,
Xabier Sukia
Saioa: 2009-10-10 Leitza Txapelketa
Anai-arrebak zarete. Gurasoak adinean aurrera doaz, eta bakarrik bizitzeko zailtasunak dituzte. Zuen artean zaintzeko txandak antolatzen hasi zarete, eta Iñigok ez omen dauka egun bat ere libre.
Bertsolariak:
Iñigo Olaetxea,
Ainhoa Agirreazaldegi
Saioa: 2009-10-10 Leitza Txapelketa
Zuk, Iñaki emakumea, haurdun zaudela, lan-elkarrizketa bat duzu. Elkarrizketan haurdunaldia ez aipatzeko aholkatu dizu Miren lagunak.
Bertsolariak:
Iñaki Gurrutxaga,
Miren Artetxe
Saioa: 2009-10-03 Zestoa Txapelketa
Ez da denbora asko zuen semea etxetik joan zela. Astean behin etortzen zaizue bisitan. Oraintxe sartu da atetik, tupperware hutsak esku artean dituela.
Bertsolariak:
Jone Uria Albizuri,
Oihana Bartra
Saioa: 2009-10-03 Zestoa Txapelketa
INEMeko bi langile zarete. Egunero bezala, goiz erdian, kafea hartzera atera zarete langabe ilara luzea han utzita.
Bertsolariak:
Iñaki Gurrutxaga,
Uxue Alberdi
Saioa: 2009-10-03 Zestoa Txapelketa
Zuek ama-alabak zarete, Miren ama eta Maialen alaba. Amari ez zaio gehiegi gustatzen alaba nola janzten den. Orain ere izango du zerbait esateko.
Bertsolariak:
Miren Amuriza,
Maddalen Arzallus
Saioa: 2009-04-25 Gabiria Sariketa
Zuek biok zuen plazer beharrizanak modu ezberdinetara asetzen dituzue. Zuk, Unai, bikotearekin nahiago duzu. Zu, Igor, bakarrik konpontzen zara.
Bertsolariak:
Igor Elortza,
Unai Iturriaga
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa
Sexu bereko bikotea zarete. Hogei urte daramatzazue elkarrekin. Ospatzen ari zaretela, atzera begira jarri zarete.
Bertsolariak:
Igor Elortza,
Unai Iturriaga
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa
Ume jaio berriak zarete. Jaio eta elkarren ondoan jarri zaituztete. Begiak zabaldu, eta elkarri begiratu diozue. Zu, Igor, neska zara. Zu, Arkaitz, mutila.
Bertsolariak:
Igor Elortza,
Arkaitz Estiballes
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa
Adineko bikotea zarete. Elkarrekin bizi arren, urteak dira ohe banatan lo egiten duzuela. Eñaut, gaur gauean Unai albora etorri zaizu.
Bertsolariak:
Unai Iturriaga,
Eñaut Intxaurraga
Saioa: 2008-12-07 Getxo Txapelketa
Ama-semeak zarete. Gorka ama eta Igor semea. Gorka, Igorrek aspaldi utzi zuen zuen etxea. Orain, berrogei urte bete dituenean, atzera zuen etxera itzuli da.
Bertsolariak:
Igor Elortza,
Gorka Ostolaza "Potxis"
Saioa: 2008-12-07 Getxo Txapelketa
Miren, ile apaindegi bateko behargin gaztea zara. Eneko, edadeko andretxoa, astero-astero etortzen zaizu ilea apaintzera. Gaur ere asteroko elkarrizketari ekin diozue.
Bertsolariak:
Miren Amuriza,
Eneko Abasolo "Abarkas"
Saioa: 2008-11-30 Markina-Xemein Txapelketa
Edadeko bi emakume zarete. Aste barrua zuen bilobak zaintzen igaro duzue. Asteburua heldu da, eta libre zaudete.
Bertsolariak:
Ibon Ajuriagojeaskoa,
Oihana Bartra
Saioa: 2008-11-23 Gernika-Lumo Txapelketa
Ume jaio barri baten gurasoak zarie. Lanean zagoziela-eta, zuk, Jabier, umea haur-eskolara eroango zeunke. Peruk, ostera, gurago dau umea aitita-amamek zaintzea.
Bertsolariak:
Peru Vidal,
Javi Olibares
Saioa: 2008-10-25 Muskiz Txapelketa
Igor eta Iker anaiak zarie. Gurasoak oporretan joan dirala-eta, etxeko lanak banatu behar dozuez. Eztabaidan hasi zarie, bakotxak ze lan egin ebatzi orduko
Bertsolariak:
Igor Elortza,
Iker Belaustegi
Saioa: 2008-10-18 Zeanuri Txapelketa
Zuek biok lankideak zarete. Orain dela gutxi, zuetako bat lanpostuz igo behar zutela jakin, eta zuen arteko harremana hoztu egin da. Gaur jakin duzue lanpostu hori nagusiaren alabari eman diotela.
Bertsolariak:
Xabier Enbeita,
Eneko Abasolo "Abarkas"
Saioa: 2008-10-12 Mendexa Txapelketa
Herritik asko atera gabeko amama zara. Zure iloba gazteak hirugarren postala bidali dizu munduko beste txoko batetik
Bertsolariak:
Xabier Enbeita
Saioa: 2008-10-12 Mendexa Txapelketa
Ezkontza berean topo egin duzuen bi neska zarete. Biok zaudete soineko tiraduna jantzita, hotzak akabatzen.
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Iñaki Gurrutxaga
Saioa: 2007-12-01 Ordizia Txapelketa