Lanak filtratu:
Denak (107) Bakarkakoa (14) Ofizioa (89) Taldean (4) Puntu erantzuna (0) Azken aurreko puntua (0) Azken puntua (0) Puntuka (0) Atzekoei kantari (0) Hitza emanda (0)
Etxahun gizona zenuenaren hilobira joan zara loreak eramatera. Beste andre bat ikusi duzu bertan loreak uzten.
Bertsolariak:
Xabi Paya,
Etxahun Lekue
Saioa: 2006-12-16 Bilbo Txapelketa
Hirurogeita hamar urteko bi emakume zarete. Arratsaldero elkartzen zarete kafetegi batean. Kalean zehar pasatzen diren gazteei begira zaudete.
Bertsolariak:
Fredi Paia,
Jokin Uranga
Saioa: 2005-11-06 Hendaia Txapelketa
Enpresa bereko bi langile zarete. Zuk Nahikari goi kargu batetik lanpostu apalago batera aldatzea erabaki duzu. Arkaitzek berriz, kosta ala kosta, gora egin nahi du.
Bertsolariak:
Arkaitz Goikoetxea,
Nahikari Gabilondo
Saioa: 2005-10-23 Arrasate Txapelketa
Bikotekideak zarete. Goxo-goxo zaudetela Xabier, Jonek joko berri bat proposatu dizu gaur: ohean lotuko zaitu.
Bertsolariak:
Xabi Paya,
Jon Martin
Saioa: 2005-10-16 Zornotza Txapelketa
Zu Miren, enpresa buruen kongresu bateko arduraduna zara. Zure lan taldekoei begira zaudela, ikusi duzu Oihane azafataren aurpegiak ez daukala behar lukeen irribarrea.
Bertsolariak:
Oihane Enbeita,
Miren Artetxe
Saioa: 2005-10-16 Zornotza Txapelketa
Ama alabak zarete. Etxahun alaba eta Iñaki ama. Denboraldi luzea darama Iñaki amak estetika operazioa egin nahi duela esanez. Gaur, Etxahun alabak, ispilu aurrean aurkitu duzu bere buruari begira.
Bertsolariak:
Etxahun Lekue,
Iñaki Gurrutxaga
Saioa: 2005-10-15 Idiazabal Txapelketa
Bixente, Amaia, zure fans itsua da eta erotu egin da. Lehenbiziko aldiz zuregana etorri zenean gozo hartu zenuen. Geroztik ez zaitu bakean utzi.
Bertsolariak:
Bixente Gorostidi,
Amaia Agirre
Saioa: 2005-10-09 Lekunberri Txapelketa