Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Bertso-eskola feministetan izena emateko epea zabaldu da

Urriaren 4ra arte eman daiteke izena Ahalduntze Bertso Eskolan nahiz Gizonentzako Bertso Eskola Feministan. Hilean behin egingo dira biak ere, larunbata goizetan, Villabonako Subijana etxean.

Albistearen argazkia
Irailak 25 - urriak 3, egitarau betea Altzako Bertso Aroan

"Erradikalak ginen" eta "Gorria" emanaldi bereziak, haurrentzat "Bertso jasa" saioa, jaialdia eta bertsopaper sariketa ekarriko ditu Donostiara. Lekuak aurrez hartu behar dira Casares Kultur Etxean.

Albistearen argazkia
Bizkaiko Txapelketako sailkapen fasea jokatuko da irailan

Osasuna bermatzeko neurriak hartuta egingo da Bizkaiko Txapelketaren sailkapen fasea, irailaren 16tik 24ra bitartean; 18:30ean izango dira saioak.

Albistearen argazkia
Nafarroako Bertso Eskoletan izen-ematea zabalik

Irailaren 27ra arte dago izena emateko aukera, webgune bidez. Haur zein helduentzako 45 talde eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, herrialdeko hainbat herri eta bailaratan. Urriaren 5ean abiatuko dira eskolak.

Albistearen argazkia
Ane Zuazubiskarrek irabazi du Lizardi Saria

Oihana Aranak eskuratu du bigarren postua. Irailaren 4an jokatu zen finala, Zarauzko Modelo aretoan. Bertsoaldi hautatuak ikusgai Bertsoa.eus atarian.

Albistearen argazkia
Pello Mari Otaño sarira lanak aurkezteko epea urriaren 11ra arte zabalik

VII. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketan lau maila desberdinetan har liteke parte: gelen arteko mailan, gaztetxoen mailan, gazteen mailan eta helduen mailan. Sariketaren antolatzaileak Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkartea eta Teodoro Hernandorena Kultur Elkartea dira.

Albistearen argazkia
Tolosaldeko Harituz-en ateak zabalik

Irailaren 25era arte zabalik dago 10-16 urtekoen izen-ematea. Urriaren 1ean emango zaie hasiera aurrez aurreko saioei, segurtasun neurriak zainduta.

Albistearen argazkia
Bilboko saio literarioa ikusgai

Bilbo Udan kultur programaren barruan ospatu zen bertso saioa. Gai-jartzailea Karmele Jaio idazlea izan zen eta bertsolariak Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga. Literaturaz eta bertsoaz gozatzeko saioa ikusgai dago bertsoa.eus atarian.