Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Aitor Servier, bertsolari bertsozale

Zortzi urterekin, 2005ean izan zuen lehen harremana bertsoarekin: telebista aurrean pilota ikustera eseri eta BEC-eko lehen finala egokitu zitzaion. Bertso eskolan hasi zen jarraian, euskaraz ez zekiten gurasoen proposamenez.

Albistearen argazkia
June Aiestaran eta Oier Urreizti ere finalera Bertxuxurlan

Lekornen jokatu zen ostiralean bertsolari gazteen bikotekako sariketa honen bigarren kanporaketa eta publikoak hala hautatuta sailkatu ziren finalera. Urtarrilaren 20an jokatuko da azken kanporaketa.

Albistearen argazkia
Eki Mateorena eta Haira Aizpurua Bertxuxurlako finalera

Bertsularien Lagunak Elkarteak antolatuta, bertso sariketa eginen dute urtarrilean zehar 16 eta 22 urte bitarteko Euskal Herriko bertsolari gazteek. Saio bakoitzeko bikote irabazlea sailkatuko da urtarrilaren 27an Pausuko Xaia ostatuan eginen den finalera. Bigarren saioa ostiral honetan da, Lekornen.

Albistearen argazkia
Bertso Egunerako sarrerak salgai

Urtarrilaren 28an izango da Azpeitian: bertso bazkariak izango dira herriko hainbat elkartetan eta afaria ere bai gaueko saioaren aurretik. Txartel guztiak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

Albistearen argazkia
Bertsozale Elkarteak lan prozesuen eta pertsonen kudeaketarako eragilea behar du

Urtarrilaren 20ra arte (egun hori barne) bidal daitezke Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna.

Albistearen argazkia
San Sebastian eguna eta Bilintx

Urtarrilaren 20an ospatzen da San Sebastian eguna. Egun seinalatu horretan sartu zen Bilintxen logelan karlistek jaurtitako granada bat, bertsolari ezaguna hilko zuena. Bilintx nor zen ezagutu nahi?

Albistearen argazkia
Abian da Hernaniko Bertso-lata

Umeen saioa, gazteen saioa, gaztetxeko jaialdi berezia eta jaialdi nagusia dira egitarauko protagonistak.

Albistearen argazkia
Maialen Lujanbio txapeldun, hirugarrenez

13.300 lagun bildu dira Iruñeko Nafarroa Arenan Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. Buruz buru Amets Arzallusekin lehiatu ostean, Iñaki Muruak jantzi dio txapela Lujanbiori.