Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Petriarena Berrondo, Juan Frantzisko

Petriarena Berrondo, Juan Frantzisko
IzenaPetriarena Berrondo, Juan Frantzisko
JaiotzaErrenteria / Gipuzkoa (1835)
Heriotza1869

Biografia

"Zalantzak daude, Xenpelar Oiartzunen edo Errenterian jaioa ote den. Oiartzunen bataiatu zuten baina Errenterian bizi izan zen, errenteriartzat jotzen zuten bere garaikoek; hil ere, Errenterian hil zen. Xenpelar izengoitia nondik datorkion jakiteko, berriz, XVIII. mendearen bukaera eta XIX.aren hasierara jo behar dugu: garai horretako gerrateek udalak oso zorpetuta utzi zituzten eta beharrak eraman zituen udal ondasunak, basoak batez ere, saltzera. Errenteriako Udalarena zen Senperelarre edo Senperenlarre saldu zutenetako bat zen. Erostuna: sortzez Sunbilakoa, baina Oiartzunen bizi zen Juan Kruz Petriarena, Xenpelarren aitona. Bost anai-arreben artean hirugarrena zen Xenpelar. Senperelarre ez zen baserri aberatsa: sagasti politak bazituen, baina hainbeste laguni jaten ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Iparragirre abila dela Juan Frantzisko "Xenpelar" bertsolariak, Iparragirreri botatako bi bertsoak, Donostiako sagardotegi batera.
Bertso jarria Pasaiako plazatik dator notiziya Pasaian (Gipuzkoan) herriko festetan, Santiago egunez, zezenak alde egin zuen plazatik eta kalean zebiltzan herritarrek susto galanta hartu zuten; asko zauritu ere bai. Ihesi zihoala, azkenerako zezena arroketara sartu zen eta itsasora salto egin zuen. Herriko zalapartaren berri zabaldu zuen, bertsopaper umoretsu honekin, Xenpelar bertsolariak. Hitzak moldatuta, kantuan eman zuen Mikel Laboak “Bat Hiru” diskoan (1974 Herri Gogoa).
Bertso jarria Ia guriak egin du Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar"en sorta ezaguna, bigarren gerra karlista hasteko zorian zela, gerran ez hasteko eskatzen. Eñaut Agirrek abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Bertso jarria Betroiarenak Errenterian Xenpelar bertsolariaren bizilaguna zen Fermin Errazkin itzaina (idiekin ibiltzen zena). Ostegun batez, feri-egunez, joan da Hernaniko azokara Fermin eta “betroia” edo behia erosi dio Inazio delako bati, 19 ezkutu ordainduta. Behi ona omen zen erosi zuena, baina Fermin tabernan sartzean, behia trukatu egin zioten eta xaxtar bat jarri. Betroi trukatu horrekin eliz ataritik pasatzean apaizek barre egin zioten: halakoxea zen azienda hura! Gertaera kontatzeko bertso sorta umoretsu hau jarri zuen Xenpelarrek.
Bertso jarria Haizak hi mutil mainontzi Errenteriako Ehun (edo oihal) Fabrika Handian egin zuten lan, garai ezberdinetan, 4 bertsolari ezagunek: Xenpelar sendiko hiru bertsolarik (Juan Frantzisko eta Maria Luisa neba-arrebek eta Joxepa Anttonik, Maria Luisaren alabak) eta Musarrok. Lauek ere fabrikan bertsotan jarduten zuten, umorea eta festa jarriz. Bertsoaldi hau bi lagun minen artean gertatu zen: Juan Frantzisko Xenpelar eta Musarro. Biak ere euleak ziren fabrikan. Erretzea debekaturik zegoen; Musarro komunean pipa erretzen ari zen batean, Xenpelar kargu hartzen hasi zaio, adar-jotzen, enkargatu paperak eginez.