Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Hernandorena Barandiaran, Teodoro Godofredo

IzenaHernandorena Barandiaran, Teodoro Godofredo
JaiotzaZizurkil / Gipuzkoa (1898)
Heriotza1994

Biografia

Nikolas Hernandorena albaitari mendigorriarra (Nafarroa) eta Maria Pilar Barandiaran Zizurkilgo maistra legorretarraren (Gipuzkoa) semea. Bost senide zituen: Augusto, Isabel, Rosario Gerardo, Toribio eta Timoteo. Bederatzi urte zituela Andoaingo apaiztegian sartu zuten (1907); lau urte geroago Gasteizko apaiztegira bidali zuten (1911-1915) eta hiru urtez filosofia ikasi ondoren teologia ikasketei heldu zien, baina urtebetera utzi eta Zizurkilera itzuli zen. Bere kasa batxilergoa amaitu zuen bi urtetan eta Zaragozara joan zen medikuntza ikasketak burutzera; bi urtetan gainditu zituen bost urtetako ikasgaiak (1917-1919). Basurtoko erietxean eta Villabonan aritu zen mediku. Villabonako aldiko azken bi urteetan odontologia ikasi zuen Madrilen; ikasketa hauek gainditurik, dentista izan ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa 1958ko bertsolari lehiaketa Parisen -puntutan 1946an, Teodoro Hernandorenak Ipar Euskal Herriko bertsolari lehiaketak berrabiarazi zituen. Urtez urte, Etxahun-Iruri, Mattin, Basarri eta Xalbador txapeldun aterako dira. 1958an Pariseko Euskal Etxeko pilotalekuan jokatu zen finala mugarria izan zen, lortu zuen oihartzun mediatikoagatik. Entzungai Basarri, Uztapide, Xalbador eta Mattinek finalean puntutan egin zituzten bi bertsoaldiak.