Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Aire Etxart, Fernando

Aire Etxart, Fernando
IzenaAire Etxart, Fernando
JaiotzaUrepele / Baxenabarre (1920)
Heriotza1976

Biografia

Mixel Aire eta Paskalin Etxarten hirugarren senide zaharrena. Aita Urepelekoa zen eta ama aldiz, Los Angeles-en sortua. (amaren aita Urepele edo Aldudekoa zen eta amaren ama, aldiz, Aurizberrikoa). Anai bat eta lau arreba zituen Xalbadorrek. 16 urte zituela ezagutu zuen gerora bere emaztea izango zena. Leoni Etxebarrenekin ezkondu zen 1943ko urtarrilaren 29an. Seme-alabak: Henriette, Mixel, Daniel, Mari Helena. Lehen bertsua 16 urtetan bota zuen, Urepeleko ostatu bateko leiho kanpoaldetik barnera buruz. Teodoro Hernandorena medikua hasi baitzen Iparraldean bertsulari gazteak bultzatu nahiz, Donibane Lohizunen zeingehiagoka bat antolatu zuen, eta horrelaxe Xalbadorrek Mattinen ezagutza egin zuen. Geroztik bikotea euskal besta orotara galdegina ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Ene errekontrua Fernando Aire Xalbadorrek ehizean bere burua tiroz zauritu zuenekoa. Hitzetik Hortzera saioak musikatua.
Bat-batekoa Xalbadorri txistuak Uztapiderekin buruz-burukora pasa zen Xalbador. Publikoa txistuka hasi zen, minutu luzez. Xalbadorrek, bertso batekin, txistuka zituenak txaloka jarri zituen, zutik.