| Mota |
Izenburua |
Bertsolaria(k) |
Deskribapena |
|
Izarren hautsa |
|
“Izarren hautsa” poema Xabier Letek argitaratu zuen “Bigarren poema liburua”n, 1974an.
1975ean Mikel Laboak kantu bihurtu zuen Leteren poema, “Ikimilikiliklik” ikuskizunean jendaurreratuz
(1975- 1978).
Ostean, Xabier Letek bere poemaz kantu berria egin eta “Kantatzera noazu” diskoan jaso zuen
(1976 Artezi).
1980an Mikel Laboak bere bertsioa “Lau / Bost” diskoan grabatu zuen (1980 Xoxoa).
Bertsotan Laboaren doinua baliatzen da, hamar puntuko bertsora egokituta, 3 errimekin. |
|
Herria eta hizkuntza |
|
Bi herritarren arteko eztabaida azaltzen du sortak. Bata frantsesez mintzo da, Euskal Herri
aske baten alde. Bestea euskaraz mintzo da eta frantses herritarra sentitzen da. Bi lagun horien
kontraesanak bistaratzen ditu Xalbadorrek, beretzat herria eta hizkuntza bat direnez.
Kantua ezagun egin zen Mikel Laboaren ahotsean; “Lau Bost” diskoan kaleratu zuen lehen aldiz
(1980 Xoxoa). |
|
Sorterriko koblak |
|
Mikel Laboak 1985ean grabatu zuen kantua, berak sotutako doinuaz. Hitzak Joseba Sarrionandia
idazlearenak dira; kopla zaharren estilora, naturako irudiak baliatuz, maitasunaz ari da. |
|
Pasaiako plazatik dator notiziya |
|
Pasaian (Gipuzkoan) herriko festetan, Santiago egunez, zezenak alde egin zuen plazatik
eta kalean zebiltzan herritarrek susto galanta hartu zuten; asko zauritu ere bai.
Ihesi zihoala, azkenerako zezena arroketara sartu zen eta itsasora salto egin zuen.
Herriko zalapartaren berri zabaldu zuen, bertsopaper umoretsu honekin, Xenpelar bertsolariak.
Hitzak moldatuta, kantuan eman zuen Mikel Laboak “Bat Hiru” diskoan (1974 Herri Gogoa). |