Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gaitegia

Lanak filtratu:

Denak (1092) Bakarkakoa (209) Ofizioa (558) Taldean (31) Puntu erantzuna (178) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (23) Atzekoei kantari (22) Hitza emanda (15)

Guraso izan nahi ez

Izan dituzun azken bikote harremanek ez dute aurrera egin ez duzulako guraso izan nahi.
Bertsolariak: Amets Arzallus
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Epaile lana utzi duzu

Lortzea hainbertze kostatu zaizun epaile lana utzi duzu. Lasaiago bizi zara orain.
Bertsolariak: Joanes Illarregi
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Ez dago B planik


Bertsolariak: Amets Arzallus
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Irribarre konplizea egin diozue elkarri


Bertsolariak: Aitor Mendiluze
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Bere aurrean eutsi badiozu ere, joan denean ezin izan diozu eutsi


Gai jartzailea: Haritz Casabal
Bertsolariak: Irati Alcantarilla
Saioa: 2022-12-08 Errenteria Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Kanporatua

Kanporatu egin zintuzten. Bizitza erabat aldatu zaizu.
Bertsolariak: Amets Arzallus
Saioa: 2022-12-03 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bihar da egun handia. Ez joatea erabaki duzu


Bertsolariak: Nerea Ibarzabal
Saioa: 2022-11-26 Baiona Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Badakizu bukaera gertu dela. Luzatu egin nahi zenuke.


Gai jartzailea: Ibon Aristi
Bertsolariak: Gorka Pagonabarraga
Saioa: 2022-09-02 Zarautz Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Juergaren alde txarrak

Uda zerbait bada, juerga sasoia da. Gehienok ezagutzen ditugu parrandaren alderdi onak. Baina gizartearen erdiak baino ez ditu ezagutzen juergaren alde txarrak edo ilunak. Zeintzuk dira juergaren alde txar horiek?
Gai jartzailea: Ander Elorriaga
Bertsolariak: Sarai Robles
Saioa: 2022-07-29 Garai Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Zuen begiradak berriz gurutzatu, eta gorputzak dar-dar egin dizu.


Gai jartzailea: Zigor Gartzia "Zian"
Bertsolariak: Ane Labaka
Saioa: 2022-05-14 Irurtzun Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Eszena bat emanda, hiru lehen bertso

Bakarkako gai bat emango dizut, baina gai beraren aurrean hiru bakarkako egitea eskatuko dizut; hiru bakarkakoen lehen bertsoa bakarrik kantatuko duzu. Hauxe da gaia: Leku horretan sartzen zaren aldiro orduko bizipen hura heldu zaizu gogora.
Gai jartzailea: Aimar Karrika
Bertsolariak: Sustrai Colina
Saioa: 2022-03-26 Izpura Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Lapurra, espero ez zuen etxean

Azken urteetan etxeetan lapurtzea izan da zure ogibidea. Aurrez ikusi eta zaintzen dituzu jendearen ohiturak. Hori egin, eta Algorta inguruko itxura oneko familia baten etxera lapurtzea erabaki duzu. Sartu zara haien etxera, baina zure sorpresarako aberatsetik gutxi du familia honek.
Gai jartzailea: Maite Berriozabal
Bertsolariak: Jone Uria
Saioa: 2022-03-06 Getxo Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Emakume ijitoekiko begirada

June Fernandez kazetariak Argian kaleratutako erreportaje batean, emakume ijitoek erosketak egiterakoan pairatu behar zituzten erasoak salatzen zituen. Tartean testigantza hau: “Hasieratik izan zuten langile bat atzetik, emakume ijitoa nora, langilea hara. Une batean langile batek beste batzuei esan zien buelta bat eman zezatela ea zerbait falta zen ikusteko”. Maddi Ane, harritu zaitu entzun berri duzunak? Arrazistak al gara? (Oinak gai-jartzaileak eman zizkion puntu erdietan kantuan ari zela)
Gai jartzailea: Aimar Karrika
Bertsolariak: Maddi Ane Txoperena
Saioa: 2022-01-15 Hendaia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Ile orrazkera berriaz lotsa

Ile-apaindegira joan eta sekulako aldaketa egin zenuen herenegun. Gaur, lotsatuta bezain kezkatuta irten zara etxetik.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: 2022 - Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Bikote ez, maitale

Zure gustuko pertsonarekin ligatu eta oheratu zinen duela gutxi. Geroztik, berak daukan bikote harremana moztuko duela esaten dizu elkarrekin egoten zaretenero baina ez da sekula hori egitera ausartzen.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: 2022 - Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Parrandatik bueltan gurasoak zain

Parranda egin berri duzu zure lagunekin. Etxerako bidean, balantzaka zoazela, badakizu gurasoak zu noiz iritsiko zain esna egongo direla.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: 2022 - Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Zinegotzi izateko proposamena jaso berri

Talde politiko batek hurrengo legegintzaldian zure herriko zinegotzi izateko proposamena egin berri dizu.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: 2022 - Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Aurrezkiak gurasoei

Zure gurasoak egoera ekonomiko kaskarrean daudela eta, galdetu dizute ea zure aurrezkiak denboraldi baterako eurei uzterik ba al daukazun.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: 2022 - Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Etxerako orduaz paso

Etxera joateko gurasoek jarritako ordua pasa arren, ez duzu etxera joateko asmorik.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: 2022 - Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Amonak gaur ez zaitu ezagutu

Zure amonari alzheimerra diagnostikatu zioten duela hilabete batzuk. Gaur, lehenengoz, ez zaitu ezagutu bisitan joan zatzaionean.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: 2022 - Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.