Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gaitegia

Lanak filtratu:

Denak (1092) Bakarkakoa (209) Ofizioa (558) Taldean (31) Puntu erantzuna (178) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (23) Atzekoei kantari (22) Hitza emanda (15)

Oporretan Euskal Herrian barna bidaia

Lagunak zarete. Beti izan zarete urruneko herrialdeetara bidaian joan zaleak. Euskal Herria ezagutzen ez duzuela eta, aurten alderik alde zeharkatzeko plana egin duzue. Bidaiaren erdialdean harrituta zaudete, zein ezezaguna zaizuen etxekoa.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak: Onintza Enbeita , Txaber Altube
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Pirinioetan hil zen lagunaren omenez, mendira

Onintza eta Aitor, lagunak zarete. Orain dala urte batzuk, zuen lagun bat hil zan Pirinioetan. Onintza, gaur Aitorrek proposatu dizu zuen laguna hil zen mendi hori bera igotzea, haren omenez.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak: Onintza Enbeita , Aitor Bizkarra
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Pertsona bera, 40 urterekin eta 18rekin

Onintza eta Aitor pertsona bera zarie, baina Onintza berrogei urtegaz eta Aitor hamazortzigaz. Onintza, gaur Aitorrek esan deutsu kritikatu izan dozun dana egiten zabizela.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak: Onintza Enbeita , Aitor Etxebarriazarraga
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Gurasoa eta eguna gelan pasatzen duen nerabea

Aitor gurasoa eta Txaber 15 urteko semea zarete. Aitor, arduratuta zagoz Txaber ez duzulako ondo ikusten. Institututik irten eta bere gelan pasatzen du eguna. Gaur baimena eskatu eta bere gelan sartu zara, beragaz berba egiteko.
Bertsolariak: Txaber Altube , Aitor Bizkarra
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Txapelketako gai-jartzaile taldean, sortzailea eta zuzentzailea

Txapelketako gai-jartzaile taldeko kideak zarete. Xabat, denbora asko pasatzen duzu gaiak bileratara prestatuta eramateko. Aitorrek esaten dizu ez dutela konbentzitzen eta findu egin beharko lituzkeela.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak: Xabat Galletebeitia , Aitor Bizkarra
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Pisukidearen tupperren jeloskor

Unibertsitatean ikasle zabiltzate. Apartamentu berean kolokatu zarete. Astelehen oroz ber errituala duzu Nahia; amak prestatu gamelak edo tupperwareak hozkailuan ematen dituzu. Maddalen, astelehenero jeloskeria sentitzen duzu.
Gai jartzailea: Xan Alkhat
Bertsolariak: Maddalen Arzallus , Nahia Etxeberri
Saioa: 2025-12-14 Etxebarre Plaza librea

Bertsoaldia ikus-entzun


Eskelak irakurri edo orria pasa

Bi jubilatu zarete. Egunero kafea hartzen duzue eta egunero egunkaria irakurtzen duzue. Irazu, eskelen orrira iristean, eskelak begiratzen dituzu, ezagunen bat ikusten duzun edo. Sustrai, eskeletara iritsi orduko pasa egiten dituzu orriak.
Gai jartzailea: Jon Gurrutxaga Urbieta
Bertsolariak: Sustrai Colina , Jexux Mari Irazu Muñoa
Saioa: 2025-11-21 Errezil Lagun-artekoa

Bertsoaldia ikus-entzun


Alabak ez du futbol taldeaz dutxatu nahi

Aita-alabak zarete. Aitor, zure 12 urteko alaba txikitatik ari da herriko futbol taldean. Azken aldian, entrenamendu eta partiden ondotik ez du kideekin dutxatu nahi izaten, eta etxean dutxatzen da. Partida eguna da gaur, beste herri batean ari da jokatzen, eta zelaira iritsi orduko aitari esan dio etxean dutxatuko dela.
Gai jartzailea: Karlos Aizpurua
Bertsolariak: Maialen Lujanbio , Aitor Etxebarriazarraga
Saioa: 2025-11-01 Usurbil Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Autobusean aulkia eskaini eta eseri nahi ez

Agin, autobusean sartu haiz. Bete samartuta zegok autobusa, baina bazegok leku bat libre eta bertan eseri haiz. Hurrengo geltokian, Maialen sartu duk autobusean. Adinean aurrera doan emakumea. Hire parera etorri duk Agin, eta hantxe jarri duk geldirik zutik, autobusean ohikoak diren zutabe horietako bati helduta. Orduan, adeitsu, altxa egin haiz Maialeni leku bat uzteko asmoz. Nabarmen ikusi duk nola beste aldera begiratu duen ez ikusiarena eginez.
Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
Bertsolariak: Agin Laburu , Maialen Lujanbio
Saioa: 2025-09-13 Donostia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Haurrak kurtsoa errepikatu edo ez

Gurasoak zarete. Zuen 9 urteko umeari kurtsoa errepikatzea komeni zaiola esan dizue irakasleak. Azken hitza ordea zuena dela dio.
Gai jartzailea: Amaia Urbieta
Bertsolariak: Janire Arrizabalaga , Maddi Agirre
Saioa: 2025-09-05 Zarautz Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Alaba nerabeak ama ligatzen harrapatu

Ama-alabak zarete; Jone ama eta Oihana alaba nerabea. Herriko festak dira eta biak atera zarete festa egitera. Alaba goizeko ordu txikietan etxeratzerakoan, etxe atariko atea ireki eta hara non topatu duen ama, aita ez den ezezagun batekin, gerritik helduta edo.
Gai jartzailea: Karlos Aizpurua
Bertsolariak: Oihana Iguaran , Jone Uria
Saioa: 2025-08-30 Hondarribia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Erabakiak hartzeko gai ez denaz, dibortzio bitartekariaren bulegoan

Urte luzez bikotea izan zarete eta hiru ume izan dituzue. Sustrai eta erabakiak hartzea ez datoz bat eta beti esaten dizu Eli: “Zuk nahi duzuna”. Elik harremana bukatzea erabaki zuen. Bitartekari batengana jo duzue, eta zure txandaren zain zaudetela Sustraik esan dizu: “Eli, baina definitiboa da? Banandu egingo gara?”
Gai jartzailea: Maite Berriozabal
Bertsolariak: Sustrai Colina , Eli Pagola
Saioa: 2025-07-16 Markina-Xemein Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Etxebizitza saltzailea eta pisua ikustera datorren gaztea

Saioa, higiezin-agentzia bateko langilea zara. Urteak daramatzazu horretan eta jende askori lagundu diozu pisuak, etxebizitzak, bereganatzen. Azkenaldian, konturatu zara gazteei pisuak erakutsi bai, baina salneurria aipatu eta izutu egiten direla. Gaur ilusioz beterik Aner gaztea etorri zaizu.
Gai jartzailea: Unai Ormaetxea
Bertsolariak: Saioa Alkaiza , Aner Peritz
Saioa: 2025-06-24 Andoain Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Tabernaria eta bezero ligoia

Ane, tabernaria zara, eta Josune, astero zita desberdin batekin agertzen den bezeroa da. Gaur Ane, ligatzeko sekretua zein den galdetzera hurbildu zara Josunerengana.
Gai jartzailea: Zigor Gartzia "Zian"
Bertsolariak: Josune Aramendi , Ane Zuazubiskar
Saioa: 2025-05-17 Irurtzun Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Korrika lasterketan gaupaseroa aurretik

Korrikalariak zarete. Lasterketa garrantzitsu batean parte hartu duzue. Zu Aitor, Josuren atzetik sartu zara helmugan; badakizu gaurkoan gaupasaz etorrita dagoela.
Gai jartzailea: Zigor Gartzia "Zian"
Bertsolariak: Josu Sanjurjo , Aitor Servier
Saioa: 2025-05-17 Irurtzun Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Helduok ezin gara ezkutatu, umetan bezala

Umetan ezkutaketan jolastea gustatzen zitzaizuen. Orain ere eguneroko gauzetatik ezkutatuko zinatekete, baina helduak zarete eta ezin duzue.
Gai jartzailea: Ibon Leibar "Txinbo"
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal , Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2025-04-11 Bergara Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Bertsolarien egutegi erotikoa

Bertso munduan dirua falta da. Hori beti pasa izan da, baina dirua zelan lortu, metodo berriak daude: Bertsozale Elkarteak pentsatu du kalendario erotikoak ateratzea. Bonberoak bezala, kamiseta barik eta hola, baina bertso batez lagunduta. Zuek lasai zeundeten, zuengana etorriko ez zirelakoan, baina ez: denerako gustuak eta publikoak omen daude, eta zuengana jo dute.
Gai jartzailea: Ibon Leibar "Txinbo"
Bertsolariak: Aitor Sarriegi , Unai Iturriaga
Saioa: 2025-04-05 Bergara Lagun-artekoa

Bertsoaldia ikus-entzun


Lau egun barru lehertuko da mundua

Mundua bukatzera doa. Ikerlariek ikerketa sakonak egin dituzte eta gauza segurua da lau egun barru planeta lehertuko dela. Zer egingo duzue lau egun hauetan?
Gai jartzailea: Maddi Zugarramurdi
Bertsolariak: Oihana Iguaran , Jon Maia
Saioa: 2025-03-14 Leitza Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bizitza kolektibotik bikoteaz bizitzera

Lagunak eta pisukideak zarete. Bizitza kolektiboan egingo zenutela zin egin zenioten elkarri. Izaro, gaur erabaki duzu Iruneri kontatuko diozula bikotea duzula eta bikotearekin bizitzera joango zarela.
Gai jartzailea: Iholdi Beristain
Bertsolariak: Izaro Bilbao , Irune Basagoiti
Saioa: 2025-02-14 Portugalete Lagun-artekoa

Bertsoaldia ikus-entzun


Santa Ageda errondan desafinatzen

Herriko ekimen guztietan parte hartzen duzuen bi gazte zarete. Santa Agedara ere apuntatu zarete, baina zuen dohaina ez da afinatzea. Kantuan hasi zarete eta korokoak begira dituzue.
Gai jartzailea: Sabin Abarrategi
Bertsolariak: Ane Zuazubiskar , Gorka Pagonabarraga
Saioa: 2025-01-10 Aramaio Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun