Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gaitegia

Lanak filtratu:

Denak (965) Bakarkakoa (177) Ofizioa (498) Taldean (25) Puntu erantzuna (158) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (21) Atzekoei kantari (16) Hitza emanda (14)

Harrerako gurasoak, haurra badoakie

Bikotea zarete, eta harreran izan duzue haur bat lau urtez. Gaur, familia biologikoarengana itzuliko da haurra.
Bertsolariak: Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Jokin Uranga
Saioa: 2013-11-23 Elizondo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Autoa garbitzen, trasteak atera eta atera

Lagunak zarete. Beñat, Mantxik autoa garbitzeko laguntza eskatu dizu. Autoa garbitzera joan, eta 30 minutu daramatzazue autotik gauzak ateratzen.
Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Saioa: 2013-11-23 Elizondo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Amona biloba hezten saiatzen da, aitonak nahi duena egiten uzten dio

Aitatxi-amatxiak zarete. Zu, Beñat, amatxi, zuen biloba ahalik eta hobekien hezten saiatzen zara. Unai aitatxik, berriz, nahi duen guztia egiten uzten dio.
Bertsolariak: Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2013-11-23 Elizondo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Lankideak, bata hurbiltzen denero besteak ordenagailuan leiho bat ixten du

Lankideak zarete. Fredi, Beñatengana hurbiltzen zaren aldiro Beñatek ordenagailuan leiho bat ixten duela konturatu zara.
Bertsolariak: Fredi Paia, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2013-11-17 Murgia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Jantoki sozialean afaltzen, lehen aldiz datorrena eta denbora daramana

Beñat, hilabeteak daramatzazu jantoki sozial batean afaltzen. Gaur, Unai sartu da lehendabiziko aldiz lotsa-lotsa eginda.
Bertsolariak: Unai Agirre Goia, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2013-11-17 Murgia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikotearen logelan bi ohe jartzeaz

Bikotea zarete. Xabier, Sustraik proposatu dizu orain arte zenuten ohe handia kendu eta haren lekuan bi ohe txiki jartzea.
Bertsolariak: Sustrai Colina, Xabier Silveira
Saioa: 2013-11-17 Murgia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Zuen telebista-saioaren audientzia beherantz doa

Telebistako saio baten arduradunak zarete. Zuen telebista-saioa audientzia galtzen ari dela eta, zuzendaritzaren abisua jaso duzue.
Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Alaia Martin
Saioa: 2013-11-16 Oiartzun Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Gaztetako rock-taldearen itzulera

Gaztetan rock-talde ezagun batean jotzen zenuten. 20 urte dira azken kontzertua eman zenutela. Gaur Beñat, Odeik proposatu dizu berriz taldea elkartu eta bira bat egitea.
Bertsolariak: Beñat Lizaso, Odei Barroso
Saioa: 2013-11-16 Oiartzun Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Kartzelatik irtenda, bikote harremana hautsi da

Bikotea zarete, eta gaztetan hasi zen zuen arteko harremana. 7 urte kartzelan egin ostean, orain hilabete gutxi askatu zuten Agin. Aitor, gaur esan dizu zuen artekoa bukatu dela.
Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Agin Laburu
Saioa: 2013-11-16 Oiartzun Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Lagun imaginarioa du zuen haurrak

Gurasoak zarete. Gaur uen umeari askaria eman diozuenean, honek erditik banatu eta mahai gainean utzi du bere lagun imaginarioarentzat.
Bertsolariak: Igor Elortza, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Saioa: 2013-11-10 Tolosa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Adinean aurrera gorputzarekin deseroso

Lagunak zarete. Orain arte konforme bizi izan zarete zuen itxurarekin. Adinean gora zoaztela eta, zuen gorputzekin deseroso sentitzen hasiak zarete.
Bertsolariak: Unai Iturriaga, Amaia Agirre
Saioa: 2013-11-10 Tolosa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Lehenengo zitan, “maite zaitut” esan dizu

Gaur duzue zuen lehenengo hitzordua. Amaia, Mantxik, lehen muxua ematearekin batera, “maite zaitut” esan dizu.
Bertsolariak: Amaia Agirre, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Saioa: 2013-11-10 Tolosa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Etxean fruta beti usteltzen

Elkarrekin bizi zarete Nerea eta Julio. Julio astelehenero joan ohi da merkatura barazki eta fruituak erostera. Larunbata iritsi da, eta, astero bezala, usteldu egin dira denak.
Bertsolariak: Julio Soto, Nerea Elustondo
Saioa: 2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Lehiakortasunaz, entrenatzailea eta eskola zuzendaria

Zu, Jon, eskolako saskibaloi taldeko entrenatzailea zara. Gaur Nerea eskolako zuzendariak esan dizu lehiakortasuna gehiegi sustatzen duzula.
Bertsolariak: Nerea Elustondo, Jon Martin
Saioa: 2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Amari alzheimerra duela esan ala ez

Medikuak esan berri dizue zuen amak alzheimerra duela. Zuk, Iratxe, esan egin nahi diozu; Mirenek ez.
Bertsolariak: Miren Amuriza, Iratxe Ibarra
Saioa: 2013-10-26 Oion Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Akupuntura ikaslea eta pisukidea

Elkarrekin bizi zarete. Ainhoa, Oihana akupuntura ikasten ari da. Gaur, orratz pila bat esku artean duela hurbildu zaizu.
Bertsolariak: Ainhoa Agirreazaldegi, Oihana Bartra
Saioa: 2013-10-19 Legazpi Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikote hasiberria, batek aurreko harremanez hitz egiten du, besteak ez

Bikote hasi berria zarete. Zuk Oihana lehenago izan dituzun harremanen berri ematen diozu Beñati, xehetasunekin. Beñatek ez dizu deus kontatzen.
Bertsolariak: Beñat Lizaso, Oihana Bartra
Saioa: 2013-10-19 Legazpi Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Adineko bikotea, batak mediku esanak bete, besteak ez

Adineko bikotea zarete. Medikuak zaintzen hasteko esan dizuenetik, zuk Mantxi ohiturak aldatu dituzu. Ainhoak lehengo moduan jarraitzen du.
Bertsolariak: Ainhoa Agirreazaldegi, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Saioa: 2013-10-19 Legazpi Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Ezkonberria eta argazkilaria

Zuk, Xabier, Erikari eskatu zenion zure ezkontzako bideoa egiteko. Gaur bideoa entregatu dizunean ikusi duzu kasik ez zarela bideoan agertzen.
Bertsolariak: Xabier Silveira, Erika Lagoma
Saioa: 2013-10-13 Altsasu Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Maitaleak, elkarrekin azkenengo aldiz

Maitaleak zarete. Erika, Unaik esan dizu hau izango dela elkar ikusiko duzuen azken eguna.
Bertsolariak: Unai Agirre Goia, Erika Lagoma
Saioa: 2013-10-13 Altsasu Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun