Lanak filtratu:
Denak (965) Bakarkakoa (177) Ofizioa (498) Taldean (25) Puntu erantzuna (158) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (21) Atzekoei kantari (16) Hitza emanda (14)
Ospitale batean zaudete, ama berrien sailean, erditzeko zain, hiru-lau zentimetroko dilatazioarekin. Oraintxe etorri da erizaina galdetzera: "Zuetako baten batek epidurala gura du?". Maialenek "Bai, nik bai" esan du; Mirenek, ostera, esan du "Ez; nik min guztia sentitu gura dut".
Bertsolariak:
Miren Amuriza,
Maialen Lujanbio
Saioa: 2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Urteetan gora, oso gora, egin duten bi lagun zarete. Aspaldion, kalean baino elizan egiten duzue gehiago topo. Zuen ezagun, zuen lagun pilo bat desagertu da azkenaldian, eta ez dago asterik eliza elizkizunik ez daukazuenik. Jon, gero eta estuago, gero eta larriago zaude. Andoni, ostera, trankil eta sendo ikusten duzu.
Bertsolariak:
Jon Maia,
Andoni Egaña
Saioa: 2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Ibai, adineko zure ama ezindua, Maialen, zaintzen duzu zure etxean; eta atsedena hartzeko edo, zentro batera eraman duzu hilabete baterako, nahiko kostata. Hilabete pasatu da, joan zara amaren bila, baina ez du etxera etorri nahi.
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio,
Ibai Esoain
Saioa: 2010-12-06 Orio Jaialdia
Adin batetik gorako emakumeek jakingo duzue mamografia bat egitea zer mingarria den. Seguruenik gizonezko batek asmatu zuen makina hori. Ba hor dugu beste gizonezko bat, Maia, hori konpontzera etorritakoa. Azterketa bera egiten duen makina asmatu du, baina makina hau ez da mingarria, eta Osakidetzako nagusiarengana jo du. Osakidetza nagusiak, Colinak, ikusi du aurrekontua eta hitz bakarra esan du: "Garestiegia".
Bertsolariak:
Sustrai Colina,
Jon Maia
Saioa: 2010-10-24 Arrasate Jaialdia
Maialen, Amets zure 90 urteko aitona da. Ospitalean daramatza azken bi hilabeteak, gaixorik. Elkarri eskutik helduta tertulia goxoan aritu zarete, eta agurtzerakoan hala esan dizu aitonak: "Hi, Maialen, bihar nire ezkontzako trajea ekar ezan, heriotzaren aurrean dotore egon nahi dinat eta".
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio,
Amets Arzallus
Saioa: 2010-09-11 Alkiza Jaialdia
Zuek bikotea zarete. Zuk, Sustrai, arratsalde osoa pasatu duzu biontzat afaria prestatzen. Andoni etxera etorri denean, zuk arratsaldez une bakarti horretan piztu duzun irratia kolpe batez itzali du, telebista piztu, eta afaltzeko gogorik ez daukala esan dizu.
Bertsolariak:
Sustrai Colina,
Andoni Egaña
Saioa: 2010-08-13 Baliarrain Jaialdia
Zuek ere mila arrazoi dauzkazue elkarrekin egoteko, mila arrazoi jolasean aritzeko. Bi ume koxkor zarete, Ainhoa Saharako neska koxkorra eta Uxue neska euskalduna. Ainhoa Uxueren etxean ari da uda pasatzen, eta ur pistola batekin ari zarete jolasean.
Bertsolariak:
Uxue Alberdi,
Ainhoa Agirreazaldegi
Saioa: 2010-07-30 Villabona Jaialdia
Zuen hogeita hamar urteko semeak down sindromea dauka. Hogeita hamar urteotan alboan izan duzue, ia-ia esateko gau eta egun. Astelehen honetan, ordea, lagun eta begirale batzuekin oporretan joan zaizue. Gaur deitu du ederto batean dagola esaten.
Bertsolariak:
Etxahun Lekue,
Amets Arzallus
Saioa: 2010-07-30 Getxo Jaialdia
Zuek zaldia eta jockeya zarete, Mikel zaldia eta Endika jockeya. Iaz lasterketa dezente irabazi zenituzten, baina aurten bat bera ere ez.
Bertsolariak:
Endika Igartzabal Murua,
Mikel Artola
Saioa: 2010-05-08 Gabiria Sariketa
Zuk, Joxe, aspaldiko uste bat badaukazu, adinean aurrera zoaz, eta zure baserria zeinek hartu. Seme bakarra daukazu, Beñat, eta honek baserria hartu ordez, landetxea edo landa turismoa egin nahi du zuen baserria.
Bertsolariak:
Beñat Ugartetxea,
Joxe Agirre
Saioa: 2010-04-18 Mallabia Jaialdia
Bi emakume zarete, bi ama. Zuen semeak Parisko kartzela batean preso dauzkazue. Hendaiako tren geltokian egin duzue topo gaur ere. Hilero bezala gauez egingo duzue bidaia. Hamar ordu trenean. Ordubeteko bisita egin eta atzera beste hamar ordu. Zu, Aitor, etsitzen hasita zaude, nekatzen hasita, urte asko dira. Eta Andonik hala esan dizu: "Zoriontasuna ez da nahi dugun guztia egitea. Egiten dugun guztia nahi izatea baizik".
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Andoni Egaña
Saioa: 2010-03-28 Tolosa Jaialdia
Zuk, Amets, aurten, Gabon gaueko afarian, mahaitik ez altxatzeko eskatu diozu Maialen amari, baina lehen platera bukatu bezain laster, altxatu egin da Maialen.
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio,
Amets Arzallus
Saioa: 2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30
Zuen 16 urteko semeak koadrilako afaria zuen gaur, baina oraingoan ere ez da joan, bihar goizeko zortzietan igeriketako entrenamendua duelako. Zuk, Jon, kezkatuta sumatzen duzu Aitor.
Bertsolariak:
Aitor Sarriegi,
Jon Maia
Saioa: 2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30
BECeko garbitzaileak zarete. Gaurko saioa bukatzeko zain zaudete, lanean hasteko.
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Amets Arzallus
Saioa: 2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30
Ezkontza batean dantzan hasi zarete. Jon, zuk nahi baino estuago heltzen dizu Maialenek.
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio,
Jon Maia
Saioa: 2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00
Zuen aitak laurogei urte ditu, eta hilzorian dago. Gaur aitortu dizue etxe aurreko pagoaren azpian Gerra Zibilaren garaiko bi gorpu daudela lurperatuta.
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Maialen Lujanbio
Saioa: 2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00
Zuen bizilagunak 20 urte pasatu ditu kartzelan. Gaur, etxe atarian ikusi duzue bueltaka, hamar pauso alde batera eta beste hamar bestera.
Bertsolariak:
Aitor Sarriegi,
Unai Iturriaga
Saioa: 2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00
Azkenaldian, zuen alabak krisketa ixten du bainugelara sartzen denean.
Bertsolariak:
Sustrai Colina,
Amets Arzallus
Saioa: 2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00
Zuen 20 urteko semeak jo egiten zaituzte. Jon, Aitorrek erran dizu salaketa jarri behar zenioketela.
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Jon Maia
Saioa: 2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00
Salaketa jarri zenieten zuen senar ohiei tratu txarrak zirela eta. Kafetegi batean zaudete orain, kafea hartzen, kanpoan dauden zuen bizkarzainei begira.
Bertsolariak:
Uxue Alberdi,
Jon Maia
Saioa: 2009-11-29 Donostia Txapelketa