Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gaitegia

Lanak filtratu:

Denak (965) Bakarkakoa (177) Ofizioa (498) Taldean (25) Puntu erantzuna (158) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (21) Atzekoei kantari (16) Hitza emanda (14)

Hilabete ezkonduta, bata banatzeko prest

Hilabete daramazue ezkonduta. Gaur Xabi, Iñakik esan dizu ezin duela zurekin segitu.
Bertsolariak: Xabi Paya, Iñaki Zelaia
Saioa: 2009-11-08 Gasteiz Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bortxatzailearen gurasoak, epaiketan

Zuen semeak neska bat bortxatu eta hil zuen. Haren aurkako epaiketa gaur hasiko da, eta oraintxe sartu zarete epaitegian.
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2009-11-07 Bergara Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Igandero mezetara doana eta telebista datorrelako azaldu dena

Herri bereko bi herritar zarete. Zu, Jon, igandero joaten zara mezetara, eta eliza erdi hutsik egoten da. Gaur telebista meza grabatzera datorrela-eta, inoiz ez bezala, Maialen ere etorri da.
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Jon Martin
Saioa: 2009-11-07 Bergara Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikotekidearen poltsa miatzen

Fredi, etxera heldu zarenean, Jon zure bikotekidea aurkitu duzu zure poltsa miatzen.
Bertsolariak: Fredi Paia, Jon Martin
Saioa: 2009-11-07 Bergara Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikotea zarete. Hilabete honetan bukatuko duzue hipoteka ordaintzen

Bikotea zarete. Hilabete honetan bukatuko duzue hipoteka ordaintzen.
Bertsolariak: Etxahun Lekue, Fredi Paia
Saioa: 2009-11-07 Bergara Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Lan elkarrizketan, 52 eta 25 urtekoak

Lanpostu baterako elkarrizketa egiteko zain zaudete biok. Zuk, Etxahun, 52 urte dituzu, eta Maialenek 25.
Bertsolariak: Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio
Saioa: 2009-11-07 Bergara Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikotea, bat jubilatu denetik etxean giro nahasia

Bikotea zarete. Beñat lanetik erretiratu denetik, zuen elkarbizitza asko korapilatu da.
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2009-11-07 Bergara Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Zahar-etxean urteak daramatzana eta etorri berria

Zuk, Miren, bost urte daramatzazu zahar-etxe batean bizitzen; Fredik gaur du lehen eguna, eta zure gela berean jarri dute.
Bertsolariak: Miren Amuriza, Fredi Paia
Saioa: 2009-10-24 Laudio Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Extremaduratik lanera etorriak, jubilatuta itzuli nahi

Bikotea zarete, eta duela berrogei urte etorri zineten biok Extremaduratik Laudiora, lan bila. Orain, jubilatuta, Xamoak jaioterrira itzuli nahi du.
Bertsolariak: Jon Martin, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
Saioa: 2009-10-24 Laudio Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Jantoki sozialera lehen aldiz

Azkenaldian zuen egoera ekonomikoa ez da erosoa, eta, jantoki sozialera ez joateko ahalegina egin duzuen arren, gaur ez duzue beste erremediorik izan.
Bertsolariak: Fredi Paia, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
Saioa: 2009-10-24 Laudio Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Tabernan komuneko ilaran

Goizeko ordu biak dira, eta taberna bateko komuneko ilaran zaudete biok. Azken hogei minutuetan ez da aterik ireki.
Bertsolariak: Xabier Silveira, Iratxe Ibarra
Saioa: 2009-10-18 Zarautz Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Amiantoagatik aita hil berritan, batek salaketa sartu nahi du, besteak ez

Amiantoagatik zuen aita hil berri da. Zuk, Joxe, salaketa jarri nahi duzu; Iratxek ez du saltsa horretan sartu nahi.
Bertsolariak: Joxe Munduate, Iratxe Ibarra
Saioa: 2009-10-18 Zarautz Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Supermerkatuan gaztetxoak alkohola erosten

Asteko erosketa egitera joan zarete supermerkatura, eta han ikusi duzue gaztetxo koadrila bat orga goraino edari alkoholdunez beteta.
Bertsolariak: Unai Agirre Goia, Oihane Perea
Saioa: 2009-10-18 Zarautz Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Banketxeko langilea eta eskalea

Zu, Julio, banketxe bateko langilea zara. Gaur goizean, banketxea irekitzera joan zarenean, Iñaki eskalea aurkitu duzu ate ondoan lo.
Bertsolariak: Julio Soto, Iñaki Zelaia
Saioa: 2009-10-11 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Parkean paseoan zabiltzatela, zuen alaba gaztea ikusi duzue norbaitekin musuka.


Bertsolariak: Ibon Ajuriagojeaskoa, Ainhoa Agirreazaldegi
Saioa: 2009-10-10 Leitza Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Adineko bikotea, familia bazkaria bukatu berritan etxea hustu denean

Bikotea zarete. Seme-alaba eta biloba guztiak etortzen zaizkizue larunbatero bazkaltzera. Zazpiak dira, eta oraintxe joan dira denak. Ibon, astero bezala, begiak distiratsu sumatu dizkiozu Xabierri.
Bertsolariak: Ibon Ajuriagojeaskoa, Xabier Sukia
Saioa: 2009-10-10 Leitza Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Anai-arrebak gurasoen zaintza antolatzen

Anai-arrebak zarete. Gurasoak adinean aurrera doaz, eta bakarrik bizitzeko zailtasunak dituzte. Zuen artean zaintzeko txandak antolatzen hasi zarete, eta Iñigok ez omen dauka egun bat ere libre.
Bertsolariak: Iñigo Olaetxea, Ainhoa Agirreazaldegi
Saioa: 2009-10-10 Leitza Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Mendizaleak eta ehiztariak

Astero joaten zarete mendira elkarrekin. Gaur, abiatu orduko ohartu zarete ehiza denboraldia hasi dela; ehiztariz beteta daude bazter guztiak.
Bertsolariak: Etxahun Lekue, Iñigo Olaetxea
Saioa: 2009-10-10 Leitza Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Lagun zozoa barra gainean dantzan

Ibon, Etxahun zure laguna ez da etxetik asko ateratzen, baina gaur animatu eta gauez irten zarete. Gaua aurrera doa, eta barra gainera igo da Etxahun dantzatzera.
Bertsolariak: Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa
Saioa: 2009-10-10 Leitza Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikotea, pelikula hautatu duena zinean lo

Bikotea zarete. Lehenbiziko aldiz joan zarete zinera. Xabierrek hautatu du zer pelikula ikusi, eta segituan lo gelditu da.
Bertsolariak: Iñigo Olaetxea, Xabier Sukia
Saioa: 2009-10-10 Leitza Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun