Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gaitegia

Lanak filtratu:

Denak (965) Bakarkakoa (177) Ofizioa (498) Taldean (25) Puntu erantzuna (158) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (21) Atzekoei kantari (16) Hitza emanda (14)

Semea astero gurasoen etxera tupperware-az

Ez da denbora asko zuen semea etxetik joan zela. Astean behin etortzen zaizue bisitan. Oraintxe sartu da atetik, tupperware hutsak esku artean dituela.
Bertsolariak: Jone Uria Albizuri, Oihana Bartra
Saioa: 2009-10-03 Zestoa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Lan-elkarrizketan haurdunaldia aipatu ala ez

Zuk, Iñaki emakumea, haurdun zaudela, lan-elkarrizketa bat duzu. Elkarrizketan haurdunaldia ez aipatzeko aholkatu dizu Miren lagunak.
Bertsolariak: Iñaki Gurrutxaga, Miren Artetxe
Saioa: 2009-10-03 Zestoa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Ama-alabak ezkontzan, bikotekidearen zain

Ama-alabak zarete. Gaur Oihana alabaren ezkontza-eguna da, eta bi ordu daramatzazue bere bikotekidearen zain.
Bertsolariak: Uxue Alberdi, Oihana Bartra
Saioa: 2009-10-03 Zestoa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Zirkuko bizitza, herri batetik bestera

Zuen familiako belaunaldi guztiek zirkoan egin izan duzue lan, urteetan. Beste askotan bezala, astebete igaro duzue herri batean; dena bildu, eta bazoazte beste herri batera.
Bertsolariak: Odei Barroso, Miren Artetxe
Saioa: 2009-10-03 Zestoa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


INEMeko bi langile

INEMeko bi langile zarete. Egunero bezala, goiz erdian, kafea hartzera atera zarete langabe ilara luzea han utzita.
Bertsolariak: Iñaki Gurrutxaga, Uxue Alberdi
Saioa: 2009-10-03 Zestoa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Amari ez zaio gustatzen alaba nola janzten den

Zuek ama-alabak zarete, Miren ama eta Maialen alaba. Amari ez zaio gehiegi gustatzen alaba nola janzten den. Orain ere izango du zerbait esateko.
Bertsolariak: Miren Amuriza, Maddalen Arzallus
Saioa: 2009-04-25 Gabiria Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bi ume ohean Olentzero ikusteko zain

Umeak zarete. Gabon gaua da. Aurten Olentzero ikusi behar duzuela erabaki duzue. Ohean zaudete elkarren ondoan. Etxahuneri begiak ixten hasi zaizkio.
Bertsolariak: Etxahun Lekue, Fredi Paia
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Hilkutxan elkarren alboan

Hildako bi zarete. Iratxe, zuk ehundaka urte daramatzazu zure hilkutxan. Gaur Xabi sartu dute zure ondoan.
Bertsolariak: Xabi Paya, Iratxe Ibarra
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bi ume jaio berriak. Bata neska, bestea mutila

Ume jaio berriak zarete. Jaio eta elkarren ondoan jarri zaituztete. Begiak zabaldu, eta elkarri begiratu diozue. Zu, Igor, neska zara. Zu, Arkaitz, mutila.
Bertsolariak: Igor Elortza, Arkaitz Estiballes
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Sexu bereko bikotea, 20 urteko harremanean, iraganari begira

Sexu bereko bikotea zarete. Hogei urte daramatzazue elkarrekin. Ospatzen ari zaretela, atzera begira jarri zarete.
Bertsolariak: Igor Elortza, Unai Iturriaga
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Krisiaz pozik dauden psikologoa eta sex-shopekoa

Krisiarekin arduratuta gauden honetan, zuei inoiz baino hobeto doakizue. Zu, Iratxe, psikologoa zara. Zu, Etxahun, sex-shop bateko nagusia.
Bertsolariak: Etxahun Lekue, Iratxe Ibarra
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Nerabe baten gurasoak, atean belarria jarrita

Nerabe baten gurasoak zarete. Xabi, etxera heldu zarenean, Fredi, semearen gelako atean belarria jarrita harrapatu duzu.
Bertsolariak: Xabi Paya, Fredi Paia
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Funtzionarioak

Administrazioko funtzionarioak zarete. Zuen lan mahaiak paperez gainezka daude.
Bertsolariak: Igor Elortza, Onintza Enbeita
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Sexua bikotean ala bakarrik

Zuek biok zuen plazer beharrizanak modu ezberdinetara asetzen dituzue. Zuk, Unai, bikotearekin nahiago duzu. Zu, Igor, bakarrik konpontzen zara.
Bertsolariak: Igor Elortza, Unai Iturriaga
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Harakina eta aspaldian agertu gabeko bezeroa

Eñaut, herriko harakina zara. Xabi, zure bezeroa, astero etortzen zitzaizun lehen erosketak egitera. Azken hilabete eta erdian, ordea, ez duzu ikusi. Oraintxe sartu da harategiko atetik.
Bertsolariak: Xabi Paya, Eñaut Intxaurraga
Saioa: 2008-12-07 Getxo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Drogak, sexua eta rock and rolla

Rockero zahar bi zarete. Zuk, Unai, betiko leloari eusten diozu: drogak, sexua eta rock and rolla. Gorkak, ordea, orain rockarekin nahikoa omen du.
Bertsolariak: Unai Iturriaga, Gorka Ostolaza "Potxis"
Saioa: 2008-12-07 Getxo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Semea 40 urterekin amaren etxera bueltan

Ama-semeak zarete. Gorka ama eta Igor semea. Gorka, Igorrek aspaldi utzi zuen zuen etxea. Orain, berrogei urte bete dituenean, atzera zuen etxera itzuli da.
Bertsolariak: Igor Elortza, Gorka Ostolaza "Potxis"
Saioa: 2008-12-07 Getxo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Adineko bikotea ohe banatan, gaur bata hurbildu da besteagana

Adineko bikotea zarete. Elkarrekin bizi arren, urteak dira ohe banatan lo egiten duzuela. Eñaut, gaur gauean Unai albora etorri zaizu.
Bertsolariak: Unai Iturriaga, Eñaut Intxaurraga
Saioa: 2008-12-07 Getxo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Pelukera gaztea eta edadeko andrea

Miren, ile apaindegi bateko behargin gaztea zara. Eneko, edadeko andretxoa, astero-astero etortzen zaizu ilea apaintzera. Gaur ere asteroko elkarrizketari ekin diozue.
Bertsolariak: Miren Amuriza, Eneko Abasolo "Abarkas"
Saioa: 2008-11-30 Markina-Xemein Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Edadeko bi emakume, astea bilobak zaintzen, asteburuan libre

Edadeko bi emakume zarete. Aste barrua zuen bilobak zaintzen igaro duzue. Asteburua heldu da, eta libre zaudete.
Bertsolariak: Ibon Ajuriagojeaskoa, Oihana Bartra
Saioa: 2008-11-23 Gernika-Lumo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun