Lanak filtratu:
Denak (965) Bakarkakoa (177) Ofizioa (498) Taldean (25) Puntu erantzuna (158) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (21) Atzekoei kantari (16) Hitza emanda (14)
Ume jaioberri baten aiton-amonak zarete. Gurasoek zuen esku utzi nahi dute umea gurasoak lanean dauden bitartean. Zuk, Aitzol, aitona, gustora zainduko zenuke. Zuk, Iker, amona, ez duzu astea horretan eman nahi.
Bertsolariak:
Aitzol Barandiaran,
Iker Goñi
Saioa: 2007-09-30 Arrasate Txapelketa
Zu, Asier, zinemaldiko zuzendaria zara. Urteetan ibili zara miresten duzun aktore bat, Ainhoa, ekarri nahian. Oraintxe ireki diozu kotxeko atea.
Bertsolariak:
Asier Iriondo,
Ainhoa Agirreazaldegi
Saioa: 2007-09-30 Arrasate Txapelketa
Zu, Aitor, pilotaria zara. Gaur partidua jokatzen ari zarela, ohartu zara Ander zure botileroa zure aurka dirua jokatzen ari dela.
Bertsolariak:
Aitor Sarriegi,
Ander Lizarralde Jimeno
Saioa: 2007-09-30 Arrasate Txapelketa
Fabrika berean egiten duzue lana. Zuen enkargatua gaixotu egin da, eta gaur ez da etorri. Lanean hasi orduko, Oskar agintzen hasi zaizu, Beñat.
Bertsolariak:
Beñat Gaztelumendi,
Oskar Alberdi
Saioa: 2007-09-22 Orio Txapelketa
Goenkaleko aktoreak zarete. Gaur da azken atala, eta zuen arteko muxu batekin bukatu behar du. Eszena behin eta berriz grabatzen ari zarete.
Bertsolariak:
Joseba Barandiaran,
Oskar Alberdi
Saioa: 2007-09-22 Orio Txapelketa
Zu, Asier, prostitutoa zara, eta Zigor zure bezeroa. Elkarrekin egon ostean agurtzeko garaia heldu da.
Bertsolariak:
Zigor Enbeita,
Asier Otamendi
Saioa: 2007-04-21 Gasteiz Txapelketa
Zuek bi irakasle zarete. Oihane lanean gogotsu ari da. Asier, ordea, lana uztekotan dago.
Bertsolariak:
Oihane Perea,
Asier Otamendi
Saioa: 2007-04-21 Gasteiz Txapelketa
Etxahun gizona zenuenaren hilobira joan zara loreak eramatera. Beste andre bat ikusi duzu bertan loreak uzten.
Bertsolariak:
Xabi Paya,
Etxahun Lekue
Saioa: 2006-12-16 Bilbo Txapelketa
Hainbat urte kartzelan preso eman eta gero, bihar kalera aterako zarete. Miren oso pozik dago, Etxahunek, ordea, beldurra dio irteteari. Azken gaua duzue ziegan.
Bertsolariak:
Etxahun Lekue,
Miren Ibarluzea
Saioa: 2006-12-03 Durango Txapelketa
Kartzela bateko hormaren bi aldeak zarete. Zu, Maialen, barrura begira dagoena. Zu, Sustrai, kanpora begira dagoena.
Bertsolariak:
Sustrai Colina,
Maialen Lujanbio
Saioa: 2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30
Lankideak zarete. Larunbat gauean taberna batean egin zenuten topo. Hizketan hasi eta ohean bukatu zenuten. Astelehena iritsi da eta kafe makinaren aurrean zaudete.
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Andoni Egaña
Saioa: 2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30
Bikote gaztea zarete. Zuen etxe berriaren hipoteka sinatzen ari zarete une honetan.
Bertsolariak:
Amets Arzallus,
Jon Maia
Saioa: 2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00
Zu, Unai, magoa zara eta Ekaitz zure laguntzailea. Ikuskizunaren erdian, zuk, Unai, Ekaitz kutxa batean sartu duzu, eta zerra batekin erdibitu duzu. Kontua da orain ez duzula asmatzen bi zatiak bat egiten.
Bertsolariak:
Unai Iturriaga,
Ekaitz Goikoetxea
Saioa: 2005-12-04 Donostia Txapelketa
Zuek biok elkarrekin ligatu duzue diskoteka batean. Gaua batera pasa eta gosaldu ondoren egunkaria erostera joan zarete. Mantxi, zuk Gara erosi duzu. Ametsek, berriz, ABC.
Bertsolariak:
Amets Arzallus,
Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Saioa: 2005-11-27 Bera Txapelketa
Sustrai, zure bikote lagunak, Fredik, hiru egun daramatza erre gabe. Umore jasan ezina du eta etxean ez da giro. Edozergatik haserretzen da.
Bertsolariak:
Sustrai Colina,
Fredi Paia
Saioa: 2005-11-27 Bera Txapelketa
Gauero bezala telebista aurrean eseri zarete. Ordubete daramazue kanalak aldatu eta aldatu.
Bertsolariak:
Etxahun Lekue,
Ekaitz Goikoetxea
Saioa: 2005-11-13 Gasteiz Txapelketa
Gurasoak zarete. Zuen semearekin ez duzue sekula arazorik izan, baina azkenaldian harekiko harremana nahiko zaila da. Gaur berarengana hurbildu zaretenean "aita-ama, utzi bakean" esanez gelara ihes egin du.
Bertsolariak:
Aitor Sarriegi,
Jon Maia
Saioa: 2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa
Haserre aldia izan duen bikotea zarete. Arkaitz neska eta Xabi mutila. Zuk, Xabi, etxetik alde egin duzu giltzak etxean utzita. Ordu batzuk geroago atezain automatikoan txirrina jo eta jo ari zara. Halako batean erantzun du Arkaitzek.
Bertsolariak:
Xabi Paya,
Arkaitz Estiballes
Saioa: 2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa
Hirurogeita hamar urteko bi emakume zarete. Arratsaldero elkartzen zarete kafetegi batean. Kalean zehar pasatzen diren gazteei begira zaudete.
Bertsolariak:
Fredi Paia,
Jokin Uranga
Saioa: 2005-11-06 Hendaia Txapelketa
Zuk Arkaitz, gaur zure semea Aitor, harrapatu duzu bere bikotekidea ez den beste batekin, parke galdu batean, muxuka.
Bertsolariak:
Aitor Sarriegi,
Arkaitz Goikoetxea
Saioa: 2005-10-23 Arrasate Txapelketa