Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gaitegia

Lanak filtratu:

Denak (965) Bakarkakoa (177) Ofizioa (498) Taldean (25) Puntu erantzuna (158) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (21) Atzekoei kantari (16) Hitza emanda (14)

Plazarako saltoa eman zuena eta bertsoa utzi zuena

Aspaldiko lagunak zarete, txikitan bertso eskolan hasitakoak. Plazarako saltoa emateko unean Oihanak utzi egin zuen bertsoa eta Anerrek jarraitu du bertso plazan tokia egin arte. Kafe bat hartzeko geratu zarete eta Anerrek argazki bat atera du. Argazkian bi ume txiki ageri dira mikro atzean. Zuen arteko lehen plaza.
Gai jartzailea: Leire Vargas
Bertsolariak: Aner "Euzkitze", Oihana Arana
Saioa: 2023-06-10 Muxika Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Etxeko lanen youtuber

Agin aita eta Millan semea zarete. Millan, etxean ez duzu ezer egiten, alper hutsa zara. Gaur aitak harrapatu zaitu logelan zure jarraitzaileentzat bideo bat grabatzen etxean egiten ez dituzun lan guztiak nola egiten diren kontatuz.
Gai jartzailea: Aitzol Eizmendi
Bertsolariak: Agin Laburu, Millan Telleria
Saioa: 2023-05-19 Leitza Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bereizteko prozesuan

Bereizteko prozesuan ari zareten bikotea zarete. Haurrei egoera noiz eta nola azaldu asmatu ezinean zaudete.
Gai jartzailea: Zigor Gartzia "Zian"
Bertsolariak: Amaia Iturriotz Etxaniz, Peru Abarrategi
Saioa: 2023-05-06 Irurtzun Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikotea, sexu aukera desberdinen aurrean

Bikotea zarete. Sarai, sexu aukera desberdinak probatu nahi dituzu, Amaia, zuk ordea ez.
Gai jartzailea: Zigor Gartzia "Zian"
Bertsolariak: Amaia Iturriotz Etxaniz, Sarai Robles
Saioa: 2023-05-06 Irurtzun Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Parkean bikotea eta langilea haize makinaz

Arana, bikotearekin goxo-goxo zaude herriko parkean. Momenturik onenean, Alcantarilla udal langilea etorri da haize makinarekin eta hor dabil zuen ingurutik alde egin gabe.
Gai jartzailea: Ane Etxezarreta
Bertsolariak: Oihana Arana, Irati Alcantarilla
Saioa: 2023-04-15 Gabiria Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Urteak daramatzan bikotea psikologoan

Berrogeita hamar urte elkarrekin bizi den bikotea zarete. Ustez elkarri dena kontatzen diozuen arren, gaur psikologoaren kontsultako atean egin duzue topo.
Gai jartzailea: Ane Etxezarreta
Bertsolariak: Aner "Euzkitze", Oihana Arana
Saioa: 2023-04-15 Gabiria Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Kuadrillako Whatsapp taldea alabaren bideoekin petatzen duenari

Kuadrilla bereko bi guraso zarete. Whatsapp talde bereko kide zarete, nahiz gutxitan elkartu. Ametsek noiznahi bidaltzen ditu Whatsapp taldera bere alabaren bideoak; gaur alabaren lehen bizikleta pedalkaden irudiak bidali ditu taldera. Oihana nekatzen hasia dago.
Gai jartzailea: Aimar Karrika
Bertsolariak: Oihana Iguaran, Amets Arzallus
Saioa: 2023-03-26 Biriatu Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Mendi lasterketan ligatzen

Mendaroko Txirrindulari Elkarteak Kilimontraila antolatzen du urtero. Joanesek izena eman du mendi lasterketan. Asko entrenatu da horretarako. Heldu da eguna eta lasterketaren ibilbidearen erdialdean, hidratazio postuan Amets dago edariak, gelak eta halakoak banatzen. Joanes postura iritsitakoan bien begiradak gurutzatu dira. Joanesek Amets ikusitakoan pentsatu du “Hau mutil puska! Ze begirada daukan!”. Ametsek berriz pentsatu du “Hau da baldar puska! Nora uste du etorri dela?”. Helmugan ikusi duzue elkar.
Gai jartzailea: Ainhoa Urbieta
Bertsolariak: Amets Arzallus, Joanes Illarregi
Saioa: 2023-03-17 Mendaro Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Jubilatuak elkar zaintzarako komuna bat antolatzen

Lagunak zarete. Laster jubilatuko zarete; badakizue orduan denak aprobetxatuko direla zuetaz: haurren zaintza, papeleoak, guztien erosketak… Eta gero, hori dena egiteko gai ez zaretenean zuekin zer egin pentsatuko dute. Baina zuek ez duzue horretarako asmorik, benetako elkar zaintzarako baizik; zuen adinekoekin elkartu eta komuna bat antolatzeko asmoa duzue. Asanblea deitu duzue eta aretoa goraino bete da.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak: Josune Aramendi, Onintza Enbeita
Saioa: 2023-03-10 Dima Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Adineko bi emakume, garai politiko gogorretan bizi izandakoaz

Adineko bi emakume zarete, urteak zuen jatorritik kanpora eman dituzue. Baina alargundu ondoren, zuen azken urteak pasatzera herrira itzuli zarete, Usurbila. Elkar ezagutu zenuten gaztetan baina ez zenuten harreman esturik eduki. Orain jubilatu etxean elkartzen zarete ia arratsaldero eta harremana estutzen ari zarete. Gaur atera duzue zuen bizitzan pisu izugarria izan duen gaia: politika, herria, senarrak. Saioa zure senarra etakidea izan zen; ihesi lehenik eta preso gero. Jone, zure senarrak urte askotan izan zuen bizkartzain bat bizikide. Elkarrekin paseatzen zoazte, apenas begiratzen diozue elkarri, baina bat besteari norbere bizitza kontatzen ari zaio.
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak: Saioa Alkaiza, Jone Uria Albizuri
Saioa: 2023-03-04 Usurbil Lagun-artekoa

Bertsoaldia ikus-entzun


Alabak orain esan dio amari karrera utzi zuela

Ama-alabak zarete. Alaba unibertsitatean hasi zinen, baina duela hiru urte utzi zenuen karrera. Gaur erran diozu amari.
Gai jartzailea: Iratxe Muxika
Bertsolariak: Irantzu Idoate Funosas, Maddi Agirre
Saioa: 2023-02-15 Iruñea Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Enpresan kaleratu berria eta ordezkoa

Iker, Goierriko enpresa nagusi batean urte asko egin dituzu lanean. Hango soldatak eta egoerak salatu, eta kaleratu egin zintuzten. Gaur finikitoa sinatzera joan zarenean zure ordezkoa izango den Nerearekin egin duzu topo.
Gai jartzailea: Igor Eguren
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
Saioa: 2023-02-10 Ordizia Lagun-artekoa

Bertsoaldia ikus-entzun


Amazonian galduta tribuaz topo

Amazonian galdu zareten bi lagun zarete. Bat-batean, bertako tribu batekin egin duzue topo.
Gai jartzailea: Leire Casamajou
Bertsolariak: Haira Aizpurua Ibargarai, Eki Mateorena
Saioa: 2023-01-27 Urruña Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Herria husten, adinekoa eta gaztea

Herri txiki bateko biztanleak zarete Nerea eta Maialen. Zuk Nerea, 80 urte dituzu. Maialenek, berriz, 20. Azken hamarkadetan, poliki-poliki, herrian geroz eta biztanle gutxiago zarete.
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Lehen aldiz nota txarrak etxera

Sustrai gurasoa eta Amets 14 urteko semea zarete. Sustrai, gaur Ametsek hiruhileko honetan atera dituen notak erakutsi dizkizu. Orain arte ez bezala, nota txarrak atera ditu.
Bertsolariak: Sustrai Colina, Amets Arzallus
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Erdaraz galdetu eta euskaraz erantzun

Joanes bezeroa eta Beñat okindegiko langilea zarete. Joanes, okindegira sartu eta zuzenean erdaraz eskatu duzu. Beñat langileak euskaraz erantzun dizu.
Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Lotsa lantzeko terapian

Gehiegizko lotsa lantzeko terapian ezagutu duzue elkar. Hitz egiten hasteko ordua da.
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Amak banandu nahi du, baina...

Joanes 25 urteko semea, eta Aitor ama zarete. Joanes, Aitor amak esan dizu banandu nahiko lukeela, baina ez duela bizitza berri bat bakarrik hasteko modurik.
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Joanes Illarregi
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Kalean, preso egon dena eta gutunak idazten zizkiona

Beñat 25 urte eman dituzu kartzelan. Azken urteotan, zu preso sartu zintuztenean jaio gabe zegoen Alaia gazteak eskutitzak idatzi dizkizu. Duela gutxi aske geratu zinen. Gaur, kalean, Alaia gerturatu zaizu esanez bera dela eskutitzak idazten zizkizuna.
Bertsolariak: Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Adinean aurrera, ekimenen antolakuntzan

55 urte dituzue. Herrian beti izan zarete oso aktiboak, eta ekimen gehienen antolakuntzan parte hartu duzue. Azkenaldian lekuz kanpo sentitzen hasiak zarete. Amets, pauso bat atzera ematea erabaki duzu. Joanesek jarraitu nahi du.
Bertsolariak: Amets Arzallus, Joanes Illarregi
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun