Errima familiak zer diren ikasi dugunez, ea lortzen dugun buruhauste hau askatzea!
Gelaxka bakoitzean errimatzen duen hitz bat, gutxienez, jarri beharko dugu eta taula osatu.
Aldiro objektu bat emango zaigu, kopla batean bere aldeko propaganda egin dezagun. Ea ondo saltzen dugun gure produktua! Horretarako, oin bikotea ere emango zaigu.
Karta sorta honetan bi azpi multzo daude. Lehen multzoaz asmakizun jolasa egingo dugu. Bigarren karta multzoaz soinu bat emango zaigu eta guk soinu horren atzean zer egoera gertatu den azaldu beharko dugu, azken puntua eta oinak hartuta.
Karta sorta honetan lau azpi multzo daude. Lehen multzoaz asmakizun jolasa egingo dugu. Azken hiru multzoek egoera bana emango digute eta baita gutako bakoitzak hartu beharreko jarrera ere.
Karta sorta honetan bi azpi multzo daude. Lehenak aukera emango digu patata tortillaren errezeta bertsotan kontatzeko. Bigarren karta multzoaz, gizakiaren eboluzioa azalduko dugu bertsotan, giza espezie bakoitzaren berri emanez.
Karta sorta honekin ofizioka ariko gara. Gaia entzun eta teman ala elkarrizketan ariko garen erabakiko dugu. Ondoren, hautuari dagokion karta multzoa hartuko dugu. Ofizioka neurri txikian aritzeko azken puntua eta 3 oin emango zaizkigu.
Karta sorta honetan hiru azpi multzo daude. Lehen multzoaz gaia eta 4 oinak emango zaizkigu. Beste bi karta multzoek, berriz, gaia eta azken puntua emango dizkigute.
Karta sorta honetan bi azpi multzo daude. Lehen multzoak egoera eta 3 oinak emango dizkigu, kopletan ari gaitezen. Bigarren karta multzoaz beste gai bati buruz ariko gara, azken puntua emanda.
Amets Arzallusek eta Ibrahima Baldek “Miñan” liburua idatzi dute. Ibrahimak Ginean izandako haurtzaroa eta Europara etortzeko egindako bidaia gogorra azaltzen du. Zer ote datorkio orain burura, “etxea” esanda?
*Haurrei zuzendutako sorta.
Miragarria da natura, atomo txikienetik unibertso amaitezineraino. Bizidun talde bakoitzaren funtzionamendua ere, bai bitxia!
*Haurrei zuzendutako sorta.
Euskal Herriko hiri handiena dugu Bilbo, Bizkaiko hiriburua. Ezagutu dezagun! Ibaizabal ibaiari segituz egingo dugu ibilbidea. Bertako bertsolaria den Oihana Bartrak emango dizkigu azalpenak!
*Haurrei zuzendutako sorta.